Hemen zaude: Hasiera Ikasleak Ingeniaritza Duala Kredituen baliozkotzea
Ingeniaritza Duala

Kredituen baliozkotzea

Kredituak aitortzea, graduko ikasketetan

Kredituak aitortzea ikasle bakoitzak, egiten ari denaz bestelakoak diren ikasketa ofizialetan (amaituak eduki ala ez) eta UPV/EHUn edo beste unibertsitate batean (estatuan edo atzerrian), eskuratutako kredituak onartzea da; horrela, kreditu horiek egindakotzat hartuko dira ikaslea matrikulatuta dagoen UPV/EHUko titulu ofiziala lortzeari begira.
Aitor daitezke, halaber,goi-mailako beste ikasketa ofizial (GMHZ/LH)  batzuetan lortutako kredituak, edo beste titulu batzuen unibertsitate-ikasketetan lortutakoak.

IZAPIDETZEA

1. Eskaera:
Eskaera matrikula egingo den ikastegiaren Idazkaritzan aurkeztu behar da hasitako ikasturtearen irailaren lehen astean. (Eskaera orria hemen aurkituko duzu)
2. Erabakia:
Ikastegiko Batzorde Akademikoak erabakia hartuko du gehienez ere 15 eguneko epean, aitortza jasotzeko eskaera Ikastegiko Idazkaritzan aurkeztu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Gehieneko epea berariazko erabakia jakinarazi gabe igaroz gero, eskatzaileak eskaera administrazio-isiltasunagatik ezeztatutzat hartzeko zilegitasuna izango du.
3. Gorako errekurtsoa:
Ikastegiko Batzorde Akademikoak aitortza-eskaeraren gainean hartutako erabakiaren aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango da errektorearen aurrean, hura jakinarazi eta hilabeteko epean.


Atzerriko tituluak baliozkotzea

1. Atzerriko ikasketak Espainiako unibertsitate-ikasketa partzialekin baliozkotzea interesdunak ikasketak egin nahi dituen Espainiako unibertsitateari dagokio.
2. Goi-mailako hezkuntzako atzerriko ikasketak baliozkotu ahal izango dira, baldin eta Unibertsitateko Irakaskuntza Koordinatzeko Kontseiluak Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 36.1 artikuluaren arabera finkatutako irizpideak betetzen badituzte, titulua lortu den ala ez, eta, betiere, 3. atalean kanpoan geratzeari buruzko kausarik ez badute.

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA (LH) dela-eta graduko ikasketetan lortzen diren aitorpenak (ikusi hemen taula.PDF)

Kredituak onartzeko arautegi osoa.


Jarri harremanetan
Idazkaritza birtuala

gaur.jpg

Mahoodle

mahoodle.jpg

Erreklamazioak / Iradokizunak

Formularioa

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa
Ziurtagiriak / Kolaboratzaileak
Kalitatearen Kudeaketa ziurtagiria daukagu. Aenor web gunera joan
Ingurumenaren Kudeaketa ziurtagiria daukagu. Aenor web gunera joan
Euskadiko EFQM ziurtagiria daukagu. EFQM web orrira joan
OHSAS 18001 ziurtagiria daukagu. Aenor web gunera joan
Bikain Euskararen Kalitate ziurtagiria daukagu. Bikain web gunera joan
CESI: frantziako Goi Mailako Ikasketa Industrialen Ikastetxe Sarea. Bere web gunera joan
EHU-UPV