Hemen zaude: Hasiera Ikasleak Ingeniaritza Duala Inskripzio eta sarrera
Ingeniaritza Duala

Inskripzio Eskaera

2017-2018 IKASTURTEA

IMH Ingeniaritza Duala - proiektua

Sartu hemen Internet bidez inskripzioa egiteko. Ondoren, etxera bidaliko dizugu aurrematrikula-dosierra.

IZEN EMATEA.

Aurrematrikula txostena bete eta entregatu beharko da IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan, dokumentazio osagarriarekin batera. Aurre inskripzioaren kostua 50€koa da.

  • Aurrematrikula egiteko entregatu beharreko dokumentuak:

      • Aurrematrikula dosierra beteta eta sinatuta

      • NAN fotokopia

      • Argazki bat

      • Curriculum Vitae-a paperean eta formatu informatikoan

      • Burututako ikasketen ziurtagiri edo diplomaren fotokopia egiaztatuta (konpultsatuta)

      • Batxilergoko eta goi mailako heziketa zikloko ikasketen ziurtagiri akademikoa (notak)

      • Selektibitateko notak egiaztatuta (konpultsatuta)
      • 50€ko ordain agiria. Horretarako KUTXABANKeko ES73 2095.5214.98.1061494034 kontu korronte zkia-n diru sarreraren abonu-agiria ekarri IMHra. Kontzeptu bezala hautagaiaren izen-abizenak eta NAN zenbakia idatzi. (Oharra: Matematikako ikastaroa egin nahi izan ezkero beste 50 ordainduko dira, guztira 100 . Irailean matrikulatu ezkero 50 itzuliko dira matrikula egitean).


2017ko izen emate epeak:

  • 1. deialdia: 2017/05/31
  • 2. deialdia: 2017/09/01 (plaza librerik egonez gero)

 

ONARPEN IRIZPIDE ETA SARRERA BALDINTZAK

Sarbidea

Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolaren sarbide prozesua bat dator abenduaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuak ezartzen dituen unibertsitateko sarbide prozedura guztiekin. Errege Dekretu honetan ezarritako printzipio gidariak edo une bakoitzean indarrean dagoen araudia kontuan hartuta egingo dira.
Unibertsitatean sartzeko ohiko bidea  Gradu-ko unibertsitate ikasketa ofizialen sarbide proba gainditzea edo homologatzea da, ondorengoentzat bideratua:

  • Batxilergoko titulu espainola duten pertsonentzat, edo lehenagoko hezkuntza-antolamenduetatik datozen ikasketa baliokideak dituzten pertsonentzat.
  • Europa Batasunean, edo gai honen inguruan Espainiarekin nazioarteko akordioak adostu dituzten beste  herrialdeetan, unibertsitatean sartzeko beharrezkoak diren ikasketen homologazioa lortzen duten pertsonentzat.
  • 25 urtetik gorako pertsonentzat.
  • 40 edo 45 urtetik gorako pertsonentzat (hainbat sarbide proba), unibertsitatean sartzeko inolako titulu akademiko emalerik ez izan, eta lan esperientziarik edo esperientzia profesionalik egiazta ezin dezaketenentzat.
  • Goi- Mailako Lanbide Heziketako Teknikari titulua duten pertsonentzat, edo lehenagoko hezkuntza-antolamenduetatik datozen titulu baliokideak dituztenentzat, edo lanbide heziketaren bidez baliokidetutako atzerriko ikasketak. Kasu honetan sarbide lehenetsia dute ondorengo heziketa zikloetatik datozenak:


Elektrikizitate eta Elektronika     
- Sistema elektroteknikoak eta automazitatuak
- Produktu elektronikoen garapena
- Erregulazio eta kontrol automatikoen sistemak
- Automatizazioa eta robotika industriala
- Mantentze-lan elektronikoa

Fabrikazio Mekanikoa
- Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programatzea
- Fabrikazio mekanikoko diseinua
- Metal eraikuntzak
- Metalak eta polimeroak moldekatzeko produzkioa programatzea

Mantentzea eta Produkzioarentzako Zerbitzuak
- Industri ekipoen mantentzea
- Instalazio termiko eta fluidodunen proiektuen garapena
- Mekatronika industriala


Onarpena

Ingeniaritzako ikasketa hauek ikasketak eta lanak txandakatzearen bidezko erregimenean garatzen dira. Eredu honek enpresek ikasleak lanerako kontratatzea eskatzen du. Zentzu honetan, ingeniaritza dualaren ikasketak 15 urtez jarraian emandako esperientzian oinarrituta, eta 1892/2008 Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriak onartzen duena kontuan hartuta – non gradu ofizialen unibertsitate ikasketen sarbiderako baldintzen araudiak jasotzen diren puntuan, “unibertsitateek ikasketa jakin batzuen sarbiderako baldintza edo proba bereziak ezarri ahal izango dituzte” aipatzen den – sarbide baldintza hauek egiaztatutako eta onartutako ikasketa planaren memoria honetan jasotzen dira.

Sarbide baldintzak betetzen dituzten hautagaiei, dagokien “Hautagaitza txostena” emango zaie eta eta hautapen probak egingo dituzte.

Hautagaien aukeraketa Hautapen Epaimahaiak egingo du eta eginkizuna gauzatzeko ondorengo elementuetan oinarrituko dira:

  • Unibertsitate ikasketen onartze nota edo beste tituluen onartze nota, 1892/2008 Errege Dekretuan ezartzen dena kontuan hartuz.
  • Proba psioteknikoak gaitasun mekanikoa, espaziala, ahozkoa eta abstrakziozkoa neurtzeko.
  • Banakako elkarrizketa. Ondorengo gaitasunak eta balioak neurtzen ditu: Autokontzeptua, Autonomia/Dinamismoa, Parte hartzea/Inplikazioa/Konpromisoa erabakiak hartzeko orduan, Talde lana, Erantzukizuna, Presioari aurre egiteko gaitasuna eta Lidergoa.


Hautapen Epaimahaiak, aurreko probak oinarri, onartutako hautagaien zerrenda proposatuko du.

 

SARRERA FROGA ESPEZIFIKOA

Honako probak osatzen dute:

1) Trebetasun probak

  • Trebetasun proba (arrazonamendu abstraktoa)
  • Trebetasun proba (gaitasun espaziala)
  • Trebetasun proba (aho gaitasuna - gaitasun berbala)
  • Trebetasun proba (arrazonamendu mekanikoa)

 

2) Elkarrizketa pertsonala

Datak:
1. deialdia: 2017/06/26
2. deialdia: 2017/09/04

 

ONARTUEN ZERRENDA.

Ez da nota zehatzik eskatzen.

Onarpen eskaera ebazteko batez ere Ingeniaritza Eskolan egindako proba espezifikoaren emaitza hartzen da kontutan.

Ondorengo datetan argitaratuko dira:
1. deialdia: 2017/07/07
2. deialdia: 2017/09/06

 

ENPRESA-EGOKITZEA

Onartutako ikasleen curriculum vitaea hainbat enpresetara bidaliko da, enpresan eskatutako profilaren arabera. Ondoren ikasleek enpresan elkarrizketa pertsonala egingo dute.

LAN BALDINTZAK

Aukerak:

  • Batxilergotik datozenentzat: Alternantziaren lehen bi urteetan Praktikaldiko lan-kontratua (11/2013 Legea) izan daiteke, egiteko baldintza legalak betetzen diren egoera guztietan. Hirugarren urtetik aurrera, enpresarekin negoziatu beharko da kontratua.
  • Heziketa Zikloetatik datozenentzat: Alternantziaren lehen bi urteetan lanaldi partzialeko praktiketako kontratua izan daiteke, egiteko baldintza legalak betetzen diren egoera guztietan. Hirugarren urtetik aurrera, enpresarekin negoziatu beharko da kontratua.
  • Edozein modutan, Unibertsitate eta enpresaren arteko hezkuntza kooperazio hitzamenaren bidez lehen urtean; ondoren lan kontratua zehaztuko da.

 

 

Informazio gehiago jakiteko deitu 943 74 82 64 telefonora, edo galdetu hemen

Jarri harremanetan
Idazkaritza birtuala

gaur.jpg

Mahoodle

mahoodle.jpg

Erreklamazioak / Iradokizunak

Formularioa

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa
Ziurtagiriak / Kolaboratzaileak
Kalitatearen Kudeaketa ziurtagiria daukagu. Aenor web gunera joan
Ingurumenaren Kudeaketa ziurtagiria daukagu. Aenor web gunera joan
Euskadiko EFQM ziurtagiria daukagu. EFQM web orrira joan
OHSAS 18001 ziurtagiria daukagu. Aenor web gunera joan
Bikain Euskararen Kalitate ziurtagiria daukagu. Bikain web gunera joan
CESI: frantziako Goi Mailako Ikasketa Industrialen Ikastetxe Sarea. Bere web gunera joan
EHU-UPV