Hemen zaude: Hasiera Ikasleak Ingeniaritza Duala Aurkezpena
Ingeniaritza Duala

Aurkezpena

IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola IMHko Fundazioak kudeatzen du 1996an sortu zenetik.
Eskolaren lehen 16 promozioak Frantziako CESI Goi Mailako Ikasketa Industrialen Zentroari atxikituta egon ziren.
2011. urtean IMHren Ingeniaritza Duala Euskal Herriko Unibertsitatera EHU-UPV atxikitu zen (1) eta Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Gradua eskaintzen du 2012-2013 ikasturtetik.
(1) TITULUAREN BAIMENTZEA: AGINDUA, 2012ko irailaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Herriko Unibertsitateko graduko eta masterreko ikasketa ofizial batzuk ezartzea.
(2) IKASKETA PLANA: EBAZPENA, 2013ko otsailaren 18koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreordearena, Prozesu eta Produktu Berrikuntzaren Ingeniaritzako Graduko ikasketa plana Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko dena.

Graduaren laburpena

Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako ikasleak lau urtetan zehar egiten dituen ikasketa akademikoak eta enpresako lana uztartzen ditu, txandakatze metodologiaren bidez. Enpresak dituen premien neurriko lan-taldea izateko beharrari zuzenean lotuta dago, eta ingeniarientzat prestakuntzarik onena lortzeko helburua du, ingeniaritza ikaslea enpresa batean integratuko baitu. Ingeniaritza duala enpresan eta ikastetxean paraleloki garatzen denez, bi gauza ahalbidetzen ditu: ikasleek enpresen errealitatea ezagutzea eta ikasketak enpresen beharren arabera orientatzea. Ikasketa metodologia honi esker lortuko diren ingeniariek arlo teknikoan eta gestio-arloan ardurak hartzeko gaitasun handia ez ezik, enpresa ezagutza sendoa ere izango dute. Ingeniaritza ikasketa hau, diziplina anitzeko ingeniaritza formazioa da.

Azkeneko bi urtetan irakasten diren ikasgai multzo batek ahalbidetzen du ikasleak ikuspegi kritikoa garatzea, bere enpresako produktu eta prozesuak aztertu eta hobekuntzak edo berrikuntzak garatzeko gai izan dadin. Gure Eskolak eskaintzen duen sistema duala Europan aspaldian finaktua eta arrakasta duen ikasketa eredu berritzailea da. Ikasketa metodologia honen erabileran aitzindariak gara Espainiar estatuan.

Eskainitako plazak:

50 plaza sarrera frogarekin.

Gutxieneko nota

Ez da eskatzen

Irakaskuntza mota

Presentziala

Hizkuntzak

Euskera, Gaztelania, Ingelesa

OHARRA: Titulazio honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen.

Harremanetarako

Elgoibarko Makina Erremintaren Institutua
Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola
Azkue auzoa, 1 - 20870 Elgoibar (Gipuzkoa)

Administrazio informazioa:

  • Izena: Itziar Egiguren
  • Eposta: ingeniaritza.ehu[abildua]imh.eus / itziar[abildua]imh.eus
  • Telefonoa: 943 744132/ 943 748264
Jarri harremanetan
Idazkaritza birtuala

gaur.jpg

Mahoodle

mahoodle.jpg

Erreklamazioak / Iradokizunak

Formularioa

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa
Ziurtagiriak / Kolaboratzaileak
Kalitatearen Kudeaketa ziurtagiria daukagu. Aenor web gunera joan
Ingurumenaren Kudeaketa ziurtagiria daukagu. Aenor web gunera joan
Euskadiko EFQM ziurtagiria daukagu. EFQM web orrira joan
OHSAS 18001 ziurtagiria daukagu. Aenor web gunera joan
Bikain Euskararen Kalitate ziurtagiria daukagu. Bikain web gunera joan
CESI: frantziako Goi Mailako Ikasketa Industrialen Ikastetxe Sarea. Bere web gunera joan
EHU-UPV