Hemen zaude: Hasiera Ikasleak Ingeniaritza Duala

Ongi Etorri IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolara


Ivan Ayora Plata, Ingeniaritza Dualaren Graduko 2.mailako ikaslea, grabazioaren garaian

Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Gradua

EHU/UPVra  atxikitutako IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolak “PROZESU ETA PRODUKTU BERRIKUNTZAN INGENIARITZA” gradua eskaintzen du.

Elgoibarko IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola 1996. urtean abiatu zen. Europan aspaldian finkatua eta arrakasta duen ikasketa-eredu berritzailea da. Bere helburua da industrian integratutako Enpresa-Ingeniariak prestatzea, enpresa-kultura sendoa eta arlo teknikoan zein gestio-arloan ardurak hartzeko gaitasuna dutenak. Ikasketa metodologia honen erabileran aitzindariak gara espainiar estatuan.

Teoria eta Praktika arrakasta handiarekin lotuta

IMHren Ingeniaritza Dualaren Eskolako formazioa, ingeniaritza formazio diziplina anitzekoa da eta horregatik enpresa batek izan ditzakeen zeregin ezberdinak aurrera ateratzeko gaitasunak garatzen dira.

Enpresan berriz, ikasleak espezialitate zehatz bat garatzen du. Espezialitate hau arlo ezberdinetan izan daiteke, enpresak duen beharraren araberakoa: bulego teknikoan, produkzioan, mantentze arloan, kalitatean, komertzialean, erosketetan....

Ikasleak ikasketa prozesuan zehar laneratzen dira, enpresak duen beharraren arabera formatuz eta lanposturako egokitzapena oso altua izanez. Ondorioz, ehuneko handi batean ingeniaritza egindako enpresan geratzen dira lanean, 2015-2016an ikasketak bukatu zituztenen %84. Besteak, nahiz eta enpresan ez jarraitu, lan esperientzia dutenez erraz aurkitzen dute beraien ondorengo lana.

Garapena enpresan

Eredu DUAL berritzaile honetan irakaskuntza klasikoa eta errealitatearen arteko distantzia desagertzen da, ikastetxean eta enpresan garatzen den prestakuntzaren konbinazioari esker. Ondorioz eskarmentu handia eta erabat prestatutako graduatuak izango ditugu.

Enpresarekin harremana maximizatzen duen eredua dugu. Enpresa formakuntza prozesuaren atal garrantzitsua da, horrela izanik, unibertsitatetik-enpresarako transizioa era bikainean egiten da. Herrialde industrializatuak unibertsitate eta enpresaren arteko hurbiltze prozesuan aurkitzen dira, garrantzi handia duelarik gaurko gizarte eta ekonomi garapenean.

Gaitasuna, profesionalizazioa, antolakuntza, ezagutzaren kudeaketa, lan egoeran prestakuntza, ikaskuntza esperimentala, tutoretza, etabar bezalako kontzeptuak inplizitu daramatza sistema DUALA erabiltzen duen formazioak. Ezagutza eta gaitasuna eta teoria eta praktikaren arteko kontraesanak gainditzea ahalbidetzen du, metodologia honek unibertsitatean ikasi ezin direnak ikasteko aukera ematen baitu.

Ikasleek gai dira beren ikasketa helburuak xehetasun handiarekin bideratzeko. Aldi berean, enpresak badakite ze eratako profesional adituak izango dituzten etorkizunean.

 

Euskal unibertsitateek eredu DUALA bereganatuko dute (eitb albistegietako bideoa)

Euskal unibertsitateek eredu DUALA bereganatuko dute (eitb albistegietako bideoa)

IMHko IngeniaritzaDuala, unibertsitatean aitzindari eredu dualarekin (eitb albistegiak)

EAEko unibertsitateetan hasi dira eredu DUALAren lehen urratsekin. IMH aitzindaria da eremu honetan, 21 urte daramatza eta #IngeniaritzaDuala eskaintzen. Irailean UPV/EHU-ra atxikitutako GRADUAREN 6. promozioa abiatuko du. Informa zaitez!

Aliasa Taldeko Zuzendari Nagusia Ingeniaritza Dualeko ikasleekin izan da

Aliasa Taldeko Zuzendari Nagusia Ingeniaritza Dualeko ikasleekin izan da

Carlos Maortua, enpresagizona eta Aliasa Taldeko Zuzendari Nagusia Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako 3. mailako ikasleekin

Enpresatik zuzenean ikasteko helburuarekin, enpresa-pertsona esanguratsu eta Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Dualeko ikasleekin topaketak antolatzen dira.

Enpresan hasteko pausoa lehenago ematen duzu Ingeniaritza Dualean

Enpresan hasteko pausoa lehenago ematen duzu Ingeniaritza Dualean

Josu Atxa eta Tamara Molina, Ingeniaritza Dualeko ikasleen iritzia

Tamara Molina eta Josu Atxa ingeniaritza dualeko ikasleei ikasten ari diren sistemari buruzko iritzi laburra eskatu diegu. Ikusi bideoan esan digutena.

IMHren Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako bi proiektu ekintzaile "Reto Textia" lehiaketan finalistak

IMHren Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako bi proiektu ekintzaile "Reto Textia" lehiaketan finalistak

Iñaki Arrizabalaga eta Julen Arrieta, Ingeniaritza Dualeko ikasleak, RETO TEXTIAko finalisten aurkezpenean

Lehiaketaren 9 proiektu finalistek, hauen artean Iñaki Arrizabalaga eta Julen Arrieta gure ikasleak eta estatuko zein atzerriko enpresak eta ehungintzaren zentro teknologiko bat, azaroaren 24an egin zituzten aurkezpenak.

Aintzane Conde UPV/EHUko ingeniariak IMHn landutako tesiaren posterrak 2. saria eskuratu du Kataluniako MESIC biltzarrean

Aintzane Conde UPV/EHUko ingeniariak IMHn landutako tesiaren posterrak 2. saria eskuratu du Kataluniako MESIC biltzarrean

Aintzane Condek (UPV/EHU-IMH) MESIC kongresuan aurkeztutako posterra eta aipamena

Hari-elektrohigadura bidez ebakitako piezaren altuera kalkulatzeko sistema industrialaren inguruan garatu du posterra.

Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolak komunikazioa aurkeztu zuen EDULEARN biltzarrean

Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolak komunikazioa aurkeztu zuen EDULEARN biltzarrean

EDULEARN biltzarrean, UPV/EHU ordezkatzen, Ingeniaritza Dualeko komunikazioa

Nazioarteko hezkuntza eta teknologia uztartzen dituen nazioarteko batzar honetan UPV/EHU ordezkatuz, IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako arduradun pedagogikoak garatzen diharduen tesi doktoralaren komunikazioa egin zuen.

Goi-mailako hezkuntzan Prestakuntza Dualaren europar sarearen hirugarren topaketa Lillen (Frantzia)

Goi-mailako hezkuntzan Prestakuntza Dualaren europar sarearen hirugarren topaketa Lillen (Frantzia)

IMH liderra den CWIHE Erasmus+ proiektuaren 3. topaketa Lillen

Lille hirian izandako Erasmus+ CWIHE proiektuaren topaketan bazkideek hirugarren faseko jarduerak garatu dituzte eta Irakasle-Dualeen bigarren jarduera trinkoa landu dute.

Ingeniaritza Dualaren eta Heziketa Zikloen aurrematrikula, matrikula eta informazio pertsonalizatua

MATRIKULAK, Heziketa Zikloentzat: Uztailak 13-19. / Ingeniaritza Dualarentzat 2. deialdia: Irailak 1 (plazak egonez gero). Informa zaitez!

Ingeniaritza Dualeko ikasle ohientzat GRADU berriaren titulua lortzeko ikastaroa hasi da

Ingeniaritza Dualeko ikasle ohientzat GRADU berriaren titulua lortzeko ikastaroa hasi da

Gradu berriaren titulua lortzeko Ikastaroaren aurkezpena, IMHren Asmaola eraikineko ERMUARAN gelan

UPV/EHUra atxikitutako Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza GRADUA 2011an ematen hasi ginen IMHn, eta orain, data horren aurretik ikasi zuten ikasleek aukera izango dute ikastaro baten bidez titulu berria eskuratzeko.

Elektrohigadura eta artezketa ikertzen

Elektrohigadura eta artezketa ikertzen

Xabier Cearsolo (IMH) eta Josean Sanchez (UPV/EHU), IMHn burutu zen Doikuntza eta Fabrikazio Adimentsuaren 7. Tailerraren aurkezpenean

IMHn burutu zen UPV/EHUren Doikuntza eta Fabrikazio Adimentsuaren 7. Tailerra

Ingeniari ikasle-langile zerrenda zure enpresen beharrei erantzuteko

Ingeniari ikasle-langile zerrenda zure enpresen beharrei erantzuteko

IMHko Berrikuntza Aplikatuaren Zentroa

Euskal Erkidegoko, Nafarroako edo Burgoseko promozio berriko ikasle-langile bat har dezakezu zure enpresaren erritmora moldatu da eta neurrira egokitzeko, ikasten duen bitartean.

Ingeniaritza Dualaren CWIHE proiektua eredugarri NetWBL Erasmus+ biltzarrean

Ingeniaritza Dualaren CWIHE proiektua eredugarri NetWBL Erasmus+ biltzarrean

Ixaka Egurbide Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako Zuzendaria mahaian, NetWBL biltzarrean IMHren Formakuntza Duala aurkezten

Espainiako "Servicio Español para la Internacionalización de la Educación" agentziak IMHk zuzentzen duen "Cooperative and Work Integrated Higher Education" proiektua aukeratu zuen Europako agentziez osatutako sarearen 2. jarraipen biltzarrean eredu duala aurkezteko.

Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolaren komunikazioa ESERA biltzarrean

Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolaren komunikazioa ESERA biltzarrean

ESERA2015, Helsinkiko biltzarrean, IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola komunikazioa egiten

Zientzien Didaktika Ikertzeko Elkarteak Helsinkin antolatutako batzarrean, IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako arduradun pedagogikoak garatzen ikerketaren komunikazioa egin zuen, UPV/EHU ordezkatuz.

Jarri harremanetan
Idazkaritza birtuala

gaur.jpg

Mahoodle

mahoodle.jpg

Erreklamazioak / Iradokizunak

Formularioa

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa
Ziurtagiriak / Kolaboratzaileak
Kalitatearen Kudeaketa ziurtagiria daukagu. Aenor web gunera joan
Ingurumenaren Kudeaketa ziurtagiria daukagu. Aenor web gunera joan
Euskadiko EFQM ziurtagiria daukagu. EFQM web orrira joan
OHSAS 18001 ziurtagiria daukagu. Aenor web gunera joan
Bikain Euskararen Kalitate ziurtagiria daukagu. Bikain web gunera joan
CESI: frantziako Goi Mailako Ikasketa Industrialen Ikastetxe Sarea. Bere web gunera joan
EHU-UPV