Hemen zaude: Hasiera Ikasleak Heziketa Zikloak Lanbide Heziketa Duala
Heziketa Zikloak

Lanbide Heziketa Duala

LANBIDE  HEZIKETA DUALA

Eusko Jaurlaritzaren agindua...

Lanbide Heziketaren goi-mailako heziketa ziklo Dualak (ikas-ekin erregimenean)

Zure enpresan ikasleak sistema honekin izatea interesatzen bazaizu, irakurri ondoren datorrena edo jar zaitez gurekin harremanetan hemen...

LANBIDE HEZIKETA DUALAren eredua goi-mailako heziketa zikloetan ikasi eta lan txandakatze prestakuntza progresiboki ezartzean datza. Lanbide Heziketa Dualaren ezaugarri nagusiak aipatzeko:

  • 16 eta 30 urteren arteko gazteentzat.
  • Ikastetxean eta enpresan garatzen den ikasketa prozesua da eta Akordio batekin adierazten da, enpresak, ikasleak eta IMHk sinatzen dutena. Ikastetxeko tutorea eta enpresako tutorea beharrezkoak izango dira.
  • Lan jarduera urte bateko “prestakuntza eta ikasketa” kontratuan oinarrituko da (contrato para la formación y el aprendizaje), eta Gizarte Segurantzarekiko enpresa-kotizazioen murrizketak izango ditu. Gainera, tutoretzarentzat urteko/ikasleko/2.000 eurotako laguntza izango dute enpresek.
  • IMHk enpresa interesatuarekin batera berariazko proiektua landuko du, non adieraziko den: adostutako banakako programazioa; egutegia eta ordutegiaren banaketa; ikaslea ikastetxean egongo den denboraren aurreikuspena; hautaketa prozesuaren deskribapena;  koordinazio, prestakuntzaren jarraipen eta ebaluazioari buruz adostutako prozedura; eta uko egitearentzat aurreikuspenak.
  • IMHk litekeen hautagaien lehen zerrenda bat landuko du; heldutasun, garapen konpetentzial, hizkuntza eta beste aurre irizpideak erabiliz; non enpresei emango zaien azken hautaketa egin dezaten haien irizpide eta prozedurak kontutan hartuta.

IMHren goi-mailako heziketa zikloek hartuko dute parte LANBIDE HEZIKETA DUALEAN: Mekatronika Industriala, eta Fabrikazio Mekanikoaren Produkzioaren Programazio eta Diseinua.

IKAS-EKINEZKO ERREGIMENEKO LANBIDE-HEZIKETA DUALA Eusko Jaurlaritzaren programa da.

Informazio gehiago...