Hemen zaude: Hasiera Ikasleak Heziketa Zikloak IMH Sariak
Heziketa Zikloak

IMH Sariak

"IMH Sariak" Makina Erremintaren Institutuak bere Fundazioko Patronatuarekin adostuta, Hasierako Lanbide Heziketa sustatzeko egiten dituen ekintzetako bat da.

Helburua

Lanbide heziketako ikasketak sustatu eta saritzeko helburuarekin, IMHk, sektoreko enpresekin batera, urtero banatzen ditu sari ekonomikoak. Sari hauek banaka edo taldeka ematen dira, ikaskuntza prozesuan zehar hainbat alderditan aipagarriak izanagatik

Ikasle ohi aipagarria 2018

Ibilbide profesional esanguratsuari aitortza.

PROPOSATU ZURE IKASLE OHI AIPAGARRIA HEMEN

Ikasle aipagarria 2018

Espediente onena duen ikasle sarituak 300 eurotako poltsa jasoko du.

Elgoibarko Ikasle aipagarria 2018

Ikasle sarituak Elgoibarko Udal oroigarria jasoko du eta IMHko 300 eurotako poltsa.

Erronka aipagarriak/Talde lan aipagarriak.

Ikasketetan erronken bidez ibilbide bikaina egin duten ikasle-taldeak aitortuko ditugu. Opari bonuak banatuko dira ziklo bakoitzeko talde aipagarrien artean.

Sari banaketa

Sariak banatzeko ekitaldia 2018ko ekainaren 14an arratsaldeko 17:30etan Alberto Ortueta Areto Nagusian burutu zen Heziketa Zikloetako diploma banaketarekin batera.

 

  • Klikatu argazkian IMHSarien argazki guztiak ikusteko . Iazko edizioko sarituen albistea

Ikusi aurreko edizioak...