Hemen zaude: Hasiera Ikasleak Heziketa Zikloak Goi Mailako Zikloak Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa.
Goi Mailako Zikloak

Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa.


GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA

Irudia: ikasle bat klasean PROFIL PROFESIONALA: CNC makinetan eta makina konbentzionaletan mekanizazioko operazio-prozesuak garatzea eta burutzea, bai txirbil-harroketa bidez eta bai mekanizazio berezien bidez. Mekanizazioari, konformazioari eta muntaketari dagozkion sistema automatizatuak programatzea. Produkzioa planifikatu, programatu eta kontrolatzea, kalitatea ziurtatuz, eta era berean, ekoizpen zereginak gauzatzen dituzten langile taldea koordinatzea.

IKASKETA PLANA (D Eredua) ***

1.MAILA: Orduak
Interpretazio grafikoa 132 
Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia- prozesuen definizioa   231
Fabrikazio-prozesuen gauzatzea 198
Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa 165
Produktuen egiaztapena 165
Laneko prestakuntza eta orientabidea   99
2.MAILA: Orduak
Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa 240
Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM)   40 
Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa 100 
Produkzioaren programazioa 120
Produktu mekanikoak fabrikatzeko proiektua   50
Ingeles teknikoa   40
Enpresa eta ekimen sortzailea   60
 Lantokiko prestakuntza  360

Irudia: ikasleak tailerran

IRTEERA PROFESIONALAK

  • Mekanizazio prozesuen teknikaria.
  • Produkzioa planifikatzeko teknikaria.
  • Makina eta sistemak programatzeko teknikaria.
  • Kalitate kontroleko teknikaria.

 

*** Zikloaren garapenerako erabiltzen den metodologia proiektuetan oinarritutako ikaskuntzan oinarritzen da.