Hemen zaude: Hasiera Ikasleak Heziketa Zikloak IMHko Heziketa Zikloen Ezaugarriak
Heziketa Zikloak

IMHko Heziketa Zikloen Ezaugarriak

Sektorearekin lotura

Kalibre batekin neurtzen IMH erakunde eta enpresen laguntzarekin sortu zen, industria metal-mekanikoak behar duen heziketa teknikoari erantzuteko, bereziki Makina Erremintaren arloari dagokionean. IMHko tailer eta laborategietan dugun ekipamendua ere sektoreko teknologiaren ildotik eguneratuta dago. IKUSI EKIPAMENDUA

 

Metodologia berritzailea

Arlo pedagogikoan gelako jardunaren garapena bideratzeko erabiltzen dugun eredua POI-POPBL (Proiektuetan Oinarritutako Irakaskuntza) da enpresa industrialen egunerokotasuna ikasketa prozesura gerturatzeko modu natural bezala.

IMHk eredu DUALA abiatu du, non ikasleek ikasketez gain egun erdiz lanean dihardute enpresan lan kontratuarekin.

IMHk modulu eleanitzak eskaintzen ditu, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez ikasi ahal izateko.

Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola

Unibertsitate mailan ikasten jarraitu nahi duten Heziketa Zikloetako ikasleek jarraipen naturala dute IMHren Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan, lanbide heziketa ikasi dutenentzat bereziki prestatua bait dago. Ingeniaritza Dualean ikasleak ikasi eta lan egiten du egun erdiko langiletzat lanean jardungo duen enpresarekin urtero definitutako proiektuaren arabera.