Hemen zaude: Hasiera Ikasleak Heziketa Zikloak

Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Publikoa

IMH Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Publikoa da.

 
 
grisa-marra-luzea.gif

Irakaskuntzaren ordutegia: 8:00-14:30

grisa-marra-luzea.gif

Lanbide Heziketaren 2018-19 ikasturte berria abiatu dugu IMHn

Lanbide Heziketaren 2018-19 ikasturte berria abiatu dugu IMHn

IMHn ongi etorria lanbide heziketako 1.mailakoei

Guztira 300 ikasletik gora ditugu aurten, Elgoibar eta inguruko eskualdeetatik etorriak.

IMHko Jon Peñak CNC Fresatzekoan urrezko domina lortu du EuskoSkills2018-n

IMHko Jon Peñak CNC Fresatzekoan urrezko domina lortu du  EuskoSkills2018-n

Jon Peña, EuskoSkills 2018 CNC Fresatzeko probaren urrezko domina

2018ko EuskoSkills lanbide heziketako olinpiadetan IMHko lau ikaslek parte hartu dute aurten, Jonez gain CAD proban Mikel Pascualek, eta CNC Torneatze proban Iker Bizente eta Markel Iturriak.

16IMHSARIAK: Jon Larrañaga eta Gorka Oregi aurtengo ikasle ohi aipagarriak

16IMHSARIAK: Jon Larrañaga eta Gorka Oregi aurtengo ikasle ohi aipagarriak

16 IMHSARIAK: Saritu eta enpresa babesle-kolaboratzaileen ordezkaritza

Heziketa Zikloen ikasturte amaiera ekitaldian banatu ditugu aurtengo IMH Sariak. Maitane Alberdi ikasle aipagarria, Eneko Rubio ikasle elgoibartar aipagarria, EuskoSkills aipamenak eta erronka-balioen aipamenak saritu dira, talde-lana eta jarrera ona sustatzeko.

Mantzentze elektromekanikoko ikasleen erronken aurkezpena

Mantzentze elektromekanikoko ikasleen erronken aurkezpena

Mantentze Elektromekanikoko erdi-mailako heziketa zikloko erronka: Fabrikazio zelula malgua

Zelula malgu robotizatua fabrikatu eta martxan jarri dute, Diseinuko zikloko ikaslek egindako diseinu-ezarpenarekin.

Mekatronikako ikasleen erronka: Lantegiko mantentzea

Mekatronikako ikasleen erronka: Lantegiko mantentzea

IMHko Mekatronikako 2. mailako ikasle-taldea

Zer da lanbide heziketan erronken bidez ikastea? Ikasleek egindako bideo honetan ikusi dezakezu IMHn goi-mailako zikloan nola ikasi duten aurten. Lan bikaina!

3D puzzlearen muntaia

IMH bisitatu ondoren jaso duzun puzzlea muntatzeko gida

Kutxa ikasketa amaierako sari banaketan izan dira IMHko ikasleak

Kutxa ikasketa amaierako sari banaketan izan dira IMHko ikasleak

Kutxa Sarietan IMHko heziketa ziklo dualeko ikasle sarituak zuzendari eta tutorearekin. Zorionak!

Gipuzkoako Unibertsitate eta Lanbide Heziketako Zentroetako espediente bikainak saritu dituzte, artean IMHko lanbide heziketa dualeko Maitane, Mara, Unai eta Aritz. Zorionak!

Elebasque

Elebasque-ren helburua, sare lana eraginez, praktika onak sustatuz, ezagupena konpartituz eta formazio, erlazio egonkorren guneak sortuz, eta elkarlanean oinarritutako proiektu berriak sortuz eleaniztasunean lan egitea da.