Hemen zaude: Hasiera I+G+b Tkgune Fabrikazioa berrikuntza aplikatua
I+G+b

Tkgune Fabrikazioa berrikuntza aplikatua

Enpresa txiki eta ertain industrialen garapen lehiakor eta teknologiaren transferentziarako Sarea

"HOBETU ETA BERRITZEN DUGU:  IRAKATSI EGITEN DUGU"

Proiektu berritzaile praktiko, iraupen-labur eta aurrekontu mugatudun enpresa txikiei laguntzeko bokazioarekin; eta sare modura enpresa, zentro teknologiko eta unibertsitateekin elkarlanean jarduteko asmoz, Tkgunek balio erantsi bakana eskaintzen du. Enpresa eta zentruen arteko gertutasunak, enpresei itzuli egiten baitzaio proiektu zehatzetan lantzearen ondorioz lortutako ezagutza.

Harremanetarako:

fermin[abildua]imh.eus

943 74 83 79 tfnoa.

  • Berrikuntzari laguntza
  • Prestakuntza aurreratua
  • Berrikuntzarako eta hobekuntzarako zerbitzu teknikoak

 

Fabrikazio eremuaren espezializazioak dira:

  • Fabrikazio Mekanikoa
  • Materialak
  • Diseinua
  • Automatizazioa
  • Instrumentazio eta kontrola
  • Forjaketa

 

Zer eskaintzen die enpresei Tkgune Fabrikazioa-k?

  • Prozesuen analisia, hobekuntza ekintzak, fabrikazio denboren murrizketa, makinen egokitzapena, etabar proposatuz eta gauzatuz.
  • Operazio eta prozesu alternatiboen simulazioa zure produkzio lerroan interferentziak sahiestuz.
  • Prozesu erabat berritzaileak proposatu, diseinatu eta probatzeko laguntza. Hortarako aurre azterlana egin daiteke, dagokion probak eginez; alternatiba berriaren eraginkortasuna eta egonkortasuna ziurtatzeko.
  • Produktu berrikuntzan laguntza eta euskarria. Gure ikuspegi tekniko, teknologiko eta produktiboaren ekarpena eginez, eta sormen, produktuen analisi eta abarrak bezalako erremintak enpresaren esanetara ipiniz.
  • Prototipo eta materialen fabrikazio eta  egiaztatzea; fabrikazio prozesuak optimizatu, eta honez gain, aurre-serie batekin produktu berriaren industrializazioa probatu. TKgunek enpresaren produktua ekoizteko makina egokiari buruzko makina-erreminta fabrikatzaileen ikuspuntua ematen du.

Proiektuaren bilakaera: 2006 urtean sortutako GIGA Gaitasun Industrialak Garatzen proiektuaren bilakaeraren ondorioz, 2010 urtean IMHk Asmaola sortu zuen, enpresa txiki eta ertainen Fabrikazio Mekanikoko prozesuak hobetu eta berritzeko zentrua. 2013-14 urteetan Lanbide Heziketako ikastetxe gehiago batu eta Asmaola+ sortu zen, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren laguntzarekin. 2015 urtean sareak eremu gehiago hartu zituen TKgune izena hartuz. 2016an alor estrategiko hauek lantzen ditu: Fabrikazioa, Automatizazioa, Automozioa, Energia eta Sormen industriak.

TKGUNE FABRIKAZIO SAREKO PARTAIDEAK: IMH (Koordinazio burua), Miguel Altuna, Bidasoa, Somorrostro, Usurbil, Egibide, Elorrieta-Erreka Mari, Txorierri, Oteitza, Lasalle Berrozpe, Goierri, Lea Artibai eta Tolosaldea.