Hemen zaude: Hasiera I+G+b Proiektuak
I+G+b

Proiektuak

proiektuak.jpgLanbide Heziketarako Euskal Planak IMHri "Berrikuntza Teknologikoaren Institutua"-ren estatusa eman izanak ikastetxe honek hasiera-hasieratik jarraitu duen ibilbide abangoardiakoa aintzat hartzea esan nahi du. Egoera horrek, berebat, izaera berritzaileari eutsi beharra dakar berekin.

Datozen urteetan IMHk garatu beharreko jarduera markoa zehaztuko duten faktore nagusiak hauek dira: makina erremintaren sektorearen aurrerapen teknologiko azkarra, enpresen antolakuntzan eta giza baliabideen kudeaketan gertatzen ari diren aldaketak eta teknologia berriek irakaskuntza-ikaskuntza sistemetan daukaten eragina.

Horrenbestez, IMHren nahia da bere jarduera eremuarekin zerikusia duten eskualde eta nazio zein Europa mailako programak garatzen daukan esperientzia etengabe hobetzea. Proiektuetan eta zerbitzuetan eraginkortasuna lortzea da helburua, ez soilik gizarteari ekarpen baliotsua egiten diolako, pertsonentzat eta IMHren prioiektuarentzat berarentzat jakintza ekarpena delako baizik.