Hemen zaude: Hasiera Gipuzkoako enpresek diru laguntza jasoko dute zikloetako ikasleek praktikak euskaraz egiteagatik
Makina Erremintaren Institutua

Gipuzkoako enpresek diru laguntza jasoko dute zikloetako ikasleek praktikak euskaraz egiteagatik

2015/02/27
Eskaera egiteko epea apirilaren 30ean amaituko da.
  • Enpresa bakoitzak 600 euroko kopuru finkoa jasoko du eta ikasle bakoitzaren prestakuntza ordu bakoitzeko 0,50 euro, 400 orduko mugaz.

 

Zigor Etxeburua Gipuzkoako Euskara Zuzendari Nagusiak gaurko agerraldian iragarri ditu 2015ean euskararen erabilera soziala hedatzeko proiektu eta egitasmoen aldeko diru laguntzak.

Aurtengo berritasuna da Lantokiko Prestakuntza modulua euskaraz egingo duten enpresei diru laguntzaren aukera eskainiko diela.

Aldundiak IMH, Ahize-AEk eta LANEKIren Gehitu ikerketaren emaitzetan oinarrituta erabaki du diru laguntza berria sortzea.

GFAren laguntzaz, Proiektuak Gipuzkoako Lanbide Heziketako ikasleek enpresetan egiten duten prestakuntza (praktikak) zein hizkuntzatan egiten duten. GEHITU diagnostikoak emandako emaitzetan azaldu da 10 ikasletik 8 gai direla euskaraz lan egiteko, 6k euskaraz lan egin nahi dutela eta 4k praktikak euskaraz egiten dituztela.

Ikerketa Ikaslan, Hetel, Izea-Aice eta Ikastolen Elkarteko 39 ikastetxetako 1.457 ikaslek emandako erantzunetan, eta 30+10 mintegian 120 eragilek egindako hausnarketa saioan ateratako emaitzetan oinarritu da (ikusi hemen datu nagusiak: Lanari euskaraz ekiteko bide orria).

Diru laguntza deialdia dagoeneko irekia dago eta apirilaren 30ean amaituko da eskaerak egiteko epea.

 

Gastu diruz lagungarriak izango dira:

a) Enpresaren aldetik Lantokiko Prestakuntza euskaraz egin ahal izateko instrukzioaz, garapenaz, jarraipenaz eta ebaluazioaz arduratzen diren pertsonen prestakuntza berezituaren kostua.

b) Xede horretarako dokumentu materialak euskaraz egiteko kostuak.

c) Praktika aldiak euskaraz egin ahal izateko sortzen diren berariazko beste gastuak edo kostuak.

 

Aurkeztu beharreko agiriak.

Oinarri orokorretan eskatzen diren dokumentuekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Eskaerak jasotzen dituen ikasle bakoitzerako, 156/2003 Dekretuak arautzen duen markoaren barruan dagoela egiaztatzen duten dokumentuak.

b) Kasu bakoitzean, Lantokiko Prestakuntzaren ordu kopurua kuantifikatu eta egiaztatu ahal izateko dokumentuak. Diru laguntzen zenbatekoa.

a) 600 euroko zenbateko finko bat, eskaerak jasotzen dituen ikasle guztien kostu edo gastu orokorrak estaltzeko.

b) Ikasle bakoitzaren prestakuntza ordu bakoitzeko 0,50 euroko zenbatekoa, gehienez ere 400 orduko mugaz.

 

Gehienez enpresa bakoitza 3.000 eurokin diruz lagunduko da.

 

Informazio gehiago IMHn edo Lanekin eskuratu daiteke.