Hemen zaude: Hasiera Ezagutu gaitzazu Informazio korporatiboa Sistema Bateratuaren Politika
Informazio korporatiboa

Sistema Bateratuaren Politika

IMHko zuzendaritza, industriaren eta komunitatearen zerbitzura prestakuntzan eta teknologia-berrikuntzan diharduena, jabetuta dago KALITATEA, INGURUMENA, HIZKUNTZA-ANIZTASUNA eta LANEKO SEGURTASUNA ETA OSASUNA kontzeptuak lehenetsi behar direla, lehiakortasuna, hazkundea eta iraunkortasuna bideratzen laguntzeko.

Ildo horretan, 2013an, IMHk kalitatearen, ingurumenaren, hizkuntzaren, eta laneko segurtasun eta osasunaren kudeaketarako sistemak bateratzeari ekin zion. Horretarako, kudeaketa integratuaren esparruaren baitan zehaztu zuen bere estrategia, UNE 66177:2005 arauan ezarritako ildoei jarraituz (Kudeaketa Sistemak. Kudeaketa-sistemak bateratzeko gida).

IMHko gerente berria naizen aldetik, erabaki hura berresten dut, eta, beraz, haren oinarrizko printzipioak onesten eta indartzen ditut. Hona hemen:

  • Gure bezeroei ahalik eta zerbitzurik onena ematea, euskararen erabilera eta hizkuntza-aniztasunarekiko errespetua sustatzea, ingurumena zaintzea, eta gure erakundeko langileen ahalik eta segurtasun- eta osasun-baldintzarik onenak lortzea.
  • Erakundean Kalitate, Ingurumen, Hizkuntza eta Segurtasun eta Osasun Politika zabaltzea, honako arauak aintzat hartuta: ISO 9001 (kalitatea kudeatzeko sistemak); AUDIT programa (Unibertsitate-prestakuntzaren kalitatearen barne-bermerako sistema), Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskolaren kasuan; ISO 14001 (ingurumena kudeatzeko sistemak), Eusko Jaurlaritzaren EME (Erabilera Marko Estandarra) erreferentzia-esparrua; eta OHSAS 18001 zehaztapen teknikoa (laneko segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistemak). Gure ustez, horiek dira egokiak, gure bezeroen baldintzak kontuan hartuta, legezkoak zein arauzkoak.
  • Gure interes-taldeekiko konpromiso hauek hartzea:

- Esparru guztietan etengabeko hobekuntza-prozesu bat garatzea, helburuak (kuantifikagarriak eta neurgarriak) eta xedeak ezarriz eta berrikusiz.
Gure bezeroek jarritako baldintzak kontuan hartzea.

- Aplika daitezkeen baldintzak (legezkoak eta arauzkoak zein erakundeak hartzen dituen gainerako guztiak) betetzek konpromisoa hartzea.
Langileak inplikatzea eta motibatzea, erakundean, prestakuntzan, motibazioan eta komunikazioan parte har dezaten.

- Beharrezko prestakuntza-jarduerak garatzea, langile guztiak haien berri izan eta parte har dezaten, eta laneko segurtasun eta osasuna eta ingurumena kudeatzeko sistemak erabil ditzaten.

- Gure helburu nagusietako bat kutsaduraren prebentzioa izatea. Horretarako, baliabide materialak arrazionaltasunez erabili behar ditugu, eta energia aurreztu, hondakin gutxiago sortu, eta erakundeko langile guztien segurtasuna eta osasuna zaindu.

- Langileen hizkuntza-eskubideak zaintzea, gure ikasleen hirueletasuna sustatzea, eta EAEko jatorrizko hizkuntzaren erabilera lehenestea, langileen lan-hizkuntza nagusia izan dadin.

- Gure langileei, hornitzaileei, kolaboratzaileei eta gizarteari gure kalitate, ingurumen, hizkuntza, eta laneko segurtasun eta osasunaren inguruko politikaren berri ematea, hura ulertu eta parte har dezaten.


IMHko zuzendaritzak konpromisoa hartzen du politika hori babesteko, kalitate, ingurumen, hizkuntza, eta laneko segurtasun eta osasunaren arloko helburuak eta xedeak lortze aldera.

Elgoibarren, 2017ko otsailaren 1ean

Gerentea

IXAKA EGURBIDE LEKUBE