Hemen zaude: Hasiera Ezagutu gaitzazu Informazio korporatiboa
Ezagutu gaitzazu

Zer da IMH

 

Makina Erremintaren Institutua–IMH Fabrikazio Aurreratuaren Zentroa da, Fabrikazio Aurreratuan (FA) prestakuntza espezializatua eskaini, eta enpresentzat berrikuntza teknologiko eta organizazionalen zerbitzuak eskaintzen dituena.

1986an Elgoibarko Lanbide Heziketako hezkuntza arloko profesional talde baten proiektu bezala sortu zen, Euskal Herriko enpresa eta erakundeen laguntza lortu ondoren, Makina Erremintaren Heziketa Teknikoko Fundazioa eratuz. IMHko egoitza 1991 urtean inauguratu zen Elgoibarren.

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Zentro Integratu publikoa gara, GipuzkoakoIkaslaneko partaide.

IMH Fundazioaren Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola, Euskal Herriko Unibertsitatera atxikitutako ikastetxea da 2011 urtetik.IMH airetik

Bestalde, AFM Clusterreko partaide izanik, makina-erremintaren hezkuntzaren arduraduna ere bada. AFM Makina-Erremintaren Fabrikatzaile, Gehigarri, Osagai eta Erreminta Ekoizleen clusterra da  AFM Cluster Espainiako Fabrikazio Aurreratuaren interesak ordezkatzen dituen erakundea da. Lau elkarte industrialek osatzen dute, 400 enpresa baino gehiago izanik, 12.500 langile eta 2.500 milioi euro baino gehiago fakturatzen dute. Donostian duen egoitzatik eta Txinako Tianjingo egoitzatik, AFM Clusterrak enpresa bazkideen nazioartekotzea, garapen industriala, posizionamendu estrategikoa eta pertsonen kaptazioan dihardu.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragilea gara, "Berrikuntzako bitarteko erakundea" mailan, eta i2bask eta RedIRISeko partaideak gara.