Gizarte Erantzunkizun Korporatiboa IMHn

Mundutek

Aurrerakuntza teknologikoa sustatuz garapena bultzatzeko elkarteaLogo mundutek

Elkarte hau IMH eta beraz makina-erremintaren arlotik sortua da eta garapen-proiektuak sustatzeko eratu da..

Helburuak

  • Komunitateen aurrerakuntza teknikoa eta ezagutza teknologikoa sustatu, beren bizi-kalitatea hobetuko duten jarduerak burutuz eta arlo beretan jarduten duten pertsona edota instituzio publiko zein pribatuak lagunduz.
  • Garapen bidean dauden herrietan bizi diren pertsonen garapen integrala sustatzen duten lankidetza jarduerak lagundu.

Helburu horiek lortzeko, jarduera hauek egingo dira:

  • Eduki tekniko-teknologikoa duten proiektuak sortu, planifikatu eta burutu.
  • Aholkularitza teknikoa eskaini.
  • Gauzatzen diren proiektuen jarraipen autonomoa sustatu eta komunitate jasotzailearen kudeaketa bermatu.
  • Formazioa eskaini, helburu hori duten programak diseinatu edota horretarako beharrezkoak diren azpiegiturak ezarri.
  • Transferentzia teknologikoa bideratzeko ekintzak, dela ezagutza arloan dela aktibo fisikoen arloan.
  • Komunitateen beharrak ezagutu, transmititu eta konponbideak bilatzeko sareak antolatu.

 

Gonbidapena

Gure partaidetza onuragarri deritzozun proiekturik ezagutzen baduzu, bidali egiguzu horren azalpena eta kontaktu bat

....