Gizarte Erantzunkizun Korporatiboa IMHn

Zer dira 4 Zutabeak?

4 Zutabeetara sarrera. Denok egin dezakegu zerbait gure munduaren alde, eta gutxi izan arren, ezer baina gehiago da. Dena kontzientziatu eta pausoka joatean datza.

ZER DIRA 4 ZUTABEAK??

Kateko lehen pausoa da. Zer hobe hondakinak ekiditea baino, gero beraietaz kezkatu beharrik ez izateko? Jarraitu dezakegun pauso hoberena da, gehiegi ez kontsumitzen saiatu, kontsumitzen ditugun produktuek ahalik eta hondakin gutxien sortzen dituztela kontutan izateaz gain.

Murrizte aholkuak

Berrerabiltzea hautaketa onena da. Izan ere, zaborra berrerabili badaiteke, ez da hondakin kontsideratzen.
Zergatik ez ditugu arropa zaharrak eta erabiltzen ez ditugun gauzak karitate ekintza eta bigarren eskuko dendetara oparitzen? Ongi dauden gauzak zakarretara ez botatzeko modu onena da, dirua aurrezteko modu bat izateaz gain. Hoberena doan ematea da. Non dagoen diru aurreztea? Guk ondo dauden gauzak uzten ditugun bezalaxe, beste pertsona batzuek berdina egiten dute, eta ziur badaudela interesgarriak iruditzen zaizkigun produktuak, prezio onean erosi ditzakegunak.

Zerbait nola berrerabili dezakezun ikusi nahi izanez gero, hemen duzu   Recyclopedia bat, oso interesgarri eta bitxia.

lata-llantax100.png Badaude berrerabili ezin daitezkeen gauzak ere. Momentu horretan iristen da birziklatzeko garaia. Birziklatzeak lehengai gutxiago kontsumiarazten digu, eta lehengai horiek lortzeko behar diren zuhaitz eta olioen menpekotasuna murrizten du. Birziklatzen badugu, ez dugu zabortegira doan materiala soilik murrizten, zuhaitzak botatzeko beharra ere murrizten da adibidez.. Davis Birziklapenerako Gida

 

Zikloa itxi ahal izateko, berrerosi etapa geratzen zaigu! Zer du ona birziklatzeak, gero inork ez baditu produktu birziklatuak erosten? Birziklatutako produktuak erosten badituzu, beraien eskaria handiagotuko duzu. Produktu birziklatuak soilik erostea ere kontsideratu dezakezu. Adibidez, jogurt batzuk birziklatutako potoetan etortzen dira, beste batzuk aldiz ez. Birziklatutako potoetan datozen jogurtak erosteak zaborra murriztea ahalbidetzen du, potoak birziklatuz.
Bibliografia...