Hemen zaude: Hasiera Enpresak / Erakundeak Zerbitzu Teknikoak - TKgune
Enpresak / Erakundeak

Zerbitzu teknikoak

Enpresen beharrei erantzuna emateko IMHko politikaren barruan, zenbait zerbitzu tekniko eskaintzen ditugu.

Zerbitzu hauekin enpresen produkzio sistemak hobetu nahi ditugu eta beraien bezero eta langileei prestakuntza-erantzun egoki bat ematen lagundu.

Gure ZERBITZU TEKNIKOAK TKgune Fabrikazioa sarearen bidez ematen ditugu:

Zer eskaintzen dio IMHk enpresari?

  • Egun enpresak dituen prozesuak aztertu eta hobekuntza ekintzak aurrera eramaten ditugu
  • Gure ikastetxeetako lantegietan operazio eta prozesu alternatiboak simulatu edo erreproduzitzen ditugu, enpresaren produkzio lerroan interferentziak saihestu eta emaitzak aztertu, hipotesiak baieztatu edo baztertzeko.
  • Gure saiakuntza-bankuan prozesu erabat berritzaileak planteatu, diseinatu eta probatzen ditugu.
  • Aurre ikerketak egiten ditugu, beharrezkoak diren probak barne, alternatiba berriaren eraginkortasuna eta egonkortasuna ziurtatzeko
  • Produktuen berrikuntzan dinamizatu eta laguntzen dugu, gure ikuspegi teknikoa, teknologikoa, produktiboaren ekarpena eginez eta zure esku sormena sustatzeko eta produktuen analisia egiteko erremintak ipintzen ditugu.
  • Prototipoak eta materialak fabrikatu eta egiaztatu ahal izango dituzu, fabrikazio prozesuak optimizatu, eta honez gain, aurre-serie batekin produktu berriaren industrializazioa probatu ahal izango duzu.
  • Zure produktua ekoizteko makina egokiari buruzko makina-erreminta fabrikatzaileen ikuspuntua eman ahal izango dizugu.