Hemen zaude: Hasiera Enpresak / Erakundeak Prestakuntza Zerbitzuak Prestakuntza Iraunkorreko laguntzen gestio eta bideraketa
Prestakuntza Zerbitzuak

Prestakuntza iraunkorrerako diru-laguntzak kudeatzeko eta bideratzeko zerbitzua

Enpresek zenbait laguntza eta diru-laguntza jaso ditzakete prestakuntza emateko. IMHk 17 urte baino gehiagoko esperientzia du enpresei zenbait erakunderen diru-laguntzak kudeatzen, esaterako, erakunde hauenak: FORCEM, HOBETUZ, FTFE, EUSKO JAURLARITZA.

Gaur egun, bi bide nagusi daude EAEko enpresek beren langileei ematen dieten prestakuntza finantzatzeko:

  1. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak prestakuntza diruz laguntzeko egiten dituen deialdiak. HOBETUZek kudeatzen ditu deialdi horiek.
  2. Gizarte-Segurantzarako Estatuko Hobari Sistema. Fundación Tripartita para la Formación en el Empleo (FTFE) fundazioak kudeatzen du.

 

Momentu honetan honako hau bakarrik dago martxan:

Gizarte-Segurantzarako Estatuko Hobari Sistema.

Fundación Tripartita para la Formación en el Empleo (FTFE) fundazioak kudeatzen du. Uztailaren 27ko 2307/2007 TAS Agindua.

  • Hartzaileak: lantokia Estatuan duten enpresak, langileentzat prestakuntza-ekintzak egiten badituzte, Lanbide Heziketako kontingentzietarako kotizatzen badute, eta gizarte-segurantzari eta ogasunari egin beharreko ordainketa guztiak egin badituzte.
  • Zenbateko eskuragarria: enpresa bakoitzak kantitate bat du kreditu gisa. Lanbide Heziketako kontingentzietarako kotizatzen duten enpresen kantitatea honela kalkulatzen da: enpresak aurreko urtean Lanbide Heziketa kontzepturako jarritako zenbatekoari langile-kopuruaren araberako hobari-ehuneko bat aplikatzen zaio. Enpresa bakoitzaren kreditua erabiliko da aplikatuko diren hobarien muga ezartzeko.
  • Etengabeko Prestakuntzarako Urteroko Kreditua: Aurreko urtean Lanbide Heziketarako jarritako zenbatekoa x hobariaren ehunekoa.
  • Hobariaren ehunekoa

6-9 langile %100

10-49 langile %75

50-249 langile %60

250 langile baino gehiago %50

1-5 langileko enpresetan: 420 €

DIRU-LAGUNTZEN KUDEAKETA

Enpresek bi bide dituzte diru-laguntza horiek jasotzeko.

  • Hobaridun enpresek: enpresak berak gestionatzea zuzenean diru-laguntzak FTFEren aurrean, edo zentro edo erakunde espezializatu bat kontratatzea horretarako.
  • Enpresa-taldeek: Etengabeko prestakuntza batera gestionatzeko batu diren bi enpresa edo enpresa gehiagok osa dezakete enpresa-taldea. enpresek bakarrik osatu ahal izango dute taldea, eta, kasu horretan, haietako batek izan beharko du erakunde antolatzailea, edo, bestela, hirugarren erakunde bat arduratu beharko da lan horretaz.

Hauek dira erakunde antolatzailearen funtzio nagusiak: prestakuntza koordinatzea, prestakuntzaren hasiera eta amaiera jakinaraztea, dokumentazioa babestea.

Hobariak aplikatzeko prozesua honako hau da:

enpresek ikastaroaren prozedura hobaritzeko eman beharreko pausoak adierazten dira

  • Taldearen hasiera jakinaraztea. Hasiera-data baino 7 egun natural lehenago gutxienez. Honako datu hauek jakinarazi behar dira:

Izena, iraupena eta oinarrizko edukiak.

Emango den modalitatea.

Zenbat parte-hartzaile aurreikusten diren.

IFK, prestakuntza emango duen erakundearen izen soziala.

Prestakuntza emateko datak, ordutegiak eta tokia.

Zer enpresak parte hartzen duten.

  • Prestakuntza ematea. FTFEk agintzen du prestakuntzara egunero joatearen gutxieneko bat bete behar dela, eta prestakuntzaren kalitatea ebaluatzeko galdera-sorta bete behar dela (FTFEk berak jarritako eredu baten araberakoa). Ikastaroa amaitzean, nahitaezkoa da parte-hartzaile bakoitzari diploma bat ematea (eredu ofizialaren araberakoa), eta diploma eman dela dioen frogagiria jasotzea.
  • Taldearen amaiera jakinaraztea. Behin prestakuntza amaitutakoan, taldea amaitutzat emango da, eta datu hauek adierazi beharko dira:

Parte-hartzaileen zerrenda (ikastaro osoaren %75era joan direnak).

Prestakuntzaren guztizko kostua, eta hobaria emateko modukoen kostu maximoa.

Zenbatekoa izango den eta zer hilabetetan aplikatuko den hobaria.

  • Hobaria. Taldearen amaierari dagokion kotizazio-buletinaren ondoren edo, gehienez ere, indarrean dagoen urteko abenduko buletinean aplikatu ahal izango da.

Zer eskaintzen du IMHk?

Sistema hau martxan jarri zenetik, IMHk erakunde antolatzaile gisa jardun du, eta enpresei hobariak jasotzen lagundu die langileentzat egiten dituzten prestakuntzengatik.

IMH Fundación Tripartita fundazioaren aurrean izapideak egiteaz arduratzen da, jakinarazpenak egiten ditu, prestakuntza gestionatzen du, beharreko dokumentazioa ematen du, hobari gisa eman beharreko zenbatekoa kalkulatzen du...

Enpresak enpresa-taldeetan izena eman dezakete. IMH da enpresa-talde horien erakunde antolatzailea, eta diru-laguntza horiek jaso ahal izango dituzte.

Informazio gehiago