Hemen zaude: Hasiera Ekintzaileak TKgune Ideia Lehiaketa Proiektuak
TKgune Ideia Lehiaketa

Proiektuak

Deialdi honetan proiektuak aurkezteko epea: 2016ko maiatzaren 2tik ekainaren 13 arte

 

  • Harremanetarako: 943748379 telefonoa edo ekintzailetza[abildua]imh.eus

ABIAN DIREN PROIEKTUAK

  • eOntzia (Tkgune lehiaketa 2016 irabazlea)

eOntzia hondakinen kontrol sistema bat da. Denbora errealean, beste gauza batzuen artean, edukiontzi bakoitzaren betetze maila eta kokagunea adierazten digu, eta baita hiri edo udalerriako inguru bakoitzean sortzen doan hondakinen bolumena kontrolatu daiteke, ondorengo bilketa egiteko.

Proiektu honen helburua da edukiontziak monitorizatzea, bilketa eraginkorra egiteko, eguneroko bilketa egiten ez den herrietan jasotako datuen arabera ibilbideak plangintzatu ahal izateko, hau da, beharrezkoa denean bakarrik joan eta biltzea  (erregaiaren kostua eta isurketak aurreztuz), edo zabor asko sortzen den puntu beltzak kontrolatu ahal izatea.

  • Bizikletentzako transmisioa (Tkgune lehiaketa 2015 irabazlea)

Produktu honentzako beharrezkoak diren zati delikatuen mekanizazioaren erronka zaila lortu dugu. Gaur egunean ekoizpen sistemaren ikerketa amaitzen ari da  eta honek fabrikazio handiago eta eraginkorragoa ahalbideratuko du.
Talde sustatzailearen parte hartzea proiektuan erabatekoa izan da, beraz, proiektu honek aurrerapen egokia izan du.
  • Addmetal (Tkgune lehiaketa, lanbide heziketako proiektu onena. 2015 irabazlea)

Ekintzaile, Eusko jaurlaritzaren programan arrakastaz aurkeztu da.
Lehenengo urratsetan plastikozko injekzio moldeetako zati zehatzei errendimendua zelan atera aztertu da.
Une honetan plastikozko injekzio-molde baten prototipoa egiteko aukera eman digute eta  ahalegintzen ari gara horren fabrikazioa hasteko behar den makineria edukitzeko.
Sustatzailea den pertsona proiektu honetarako duen dedikazioa, fabrikazio gehigarriarekin lotutako beste ekintza batzuekin sinkronizatzen ari da.
  • Zuhaitzak inausteko makina automatiko aurreratua. (Tkgune lehiaketa 2014 irabazlea)

Nahiko egitura sendo bat lortu ondoren, garapen ahalegin guztiak  zuzendu dira haririk gabeko komunikazio sistema urruneko sistemaren kudeaketarako.
Arduino teknologian oinarritutako sistema baten bidez orain posible da edozein telefono mugikorretik, urrunetik informazioa trukatzea, horretarako egindako aplikazio bat instalatzen.