Hemen zaude: Hasiera Ekintzaileak TKgune Ideia Lehiaketa
Ekintzaileak

TKgune enpresa industrialen ideia lehiaketa gazteentzat

Tkgune Fabrikazioa gazteentzako enpresa industrialen ideia lehiaketaren IV Edizioaren Oinarriak, Eskaera Orria eta Memoria Teknikoa atal honetan aurkituko dituzu (2017 urtea).

Tkgune Fabrikazioa gazteentzako enpresa industrialen ideia lehiaketaren IV Edizioa

  • Erkidegoko 35 urte arteko gazteentzat
  • 2.500 eta 2.000 euroko sariak eta baliabide industrialak ideia garatzeko eta negozio bihurtzeko.
  • Aurkezteko epea: 2017ko APIRILAren 28 tik EKAINAren 16 arte

 

Tkgune Fabrikazioa, Berrikuntza eta Teknologia Transferentziarako Sarea osatzen duten Lanbide Heziketako Ikastetxeek, Tkgune Fabrikazioa gazteentzako enpresa industrialen ideia lehiaketaren IV Edizioa abiatu dute, Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

EKINTZAILETASUNA SEKTORE INDUSTRIALEAN

Ekintzailetasun industrialaren eremuan kokatuz, Euskal Herrian errotutako beste ekintza on batzuk osatu nahi ditu.

Beste sektoreekin alderatuta ekintzailetasun industrialak baditu hainbat zailtasun; ondorioz, mota honetako proiektuen kopurua txikiagoa da. Batetik azpiegitura garestiak behar ditu abiatzen diren momentutik (makinak batik bat), eta horrek dakarren finantzazioa litzake lehen oztopoetako bat.

Testuinguru honetan, ekintzailetasun industriala sustatzeko eta etorkizuneko erronkak era arrakastatsuan lantzen lagunduko duen eremua sortzeko, ekimen hau abiatzea egokitzat jo dugu.

LEHIAKETAREN OINARRIAK...

ESKAERA ORRIA: PDF formatuan (pdf formatua bete ahal izateko zuzenean ireki beharrean deskargatu fitxategia, bete eta bidali)

MEMORIA TEKNIKOA: PDF formatuan (pdf formatua bete ahal izateko zuzenean ireki beharrean deskargatu fitxategia, bete eta bidali)

Harremanetarako: ekintzaile[abildua]imh.eus (Roberto Altzerreka, 943744132 telefonoa, 2712 luzapena)

TKGUNE FABRIKAZIO SAREKO PARTAIDEAK: IMH (Koordinazio burua), Miguel Altuna, Bidasoa, Somorrostro, Usurbil, Egibide, Elorrieta-Erreka Mari, Txorierri, Oteitza, Lasalle Berrozpe, Goierri, Lea Artibai eta Tolosaldea.

Enpresa eta erakunde laguntzaileak: