Hemen zaude: Hasiera Ekintzaileak Ekintzaileak
Ekintzaileak

Ekintzaileak

 

IMHn enpresak sortzen laguntzeko programa bat dugu. Enpresa industrialak, batez ere.


EkintzaileIMH Ekintzailetza eskuorriatza industrialak, zerbitzuko ekintzailetzarekin alderatuta, hainbat zailtasun ditu, hori dela eta uler daiteke martxan dauden proiektu kopuru txikiagoa izatea.

Informazio gehiago nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan

Batetik azpiegitura garestiak behar ditu (makinak nagusiki) jardueraren hasieratik, eta bere finantzazioa izaten da oztoporik nagusienetakoa proiektu ekintzaile batentzat.

Horrez gain, aukeren lorpena askoz zailagoa da, zeren eta ez dira aurkitzen kalean edo bizitza sozialean; enpresa industrialen jardueren inguruan sortzen dira eta hortaz, eremu produktiboan ez bazaude, kostata ezagutuko dituzu haren ezaugarriak eta negozio berrien aukerak antzeman.

Laburbilduz, ekintzailetza gauzatzeko bultzadak behar baditu, ekintzailetza industrialaren kasuan, hauek bikoiztu beharra dute.

IMHn  behar den oinarria dugu erronka honi behar duen erantzuna emateko:

  • instalazioak ditugu (makinak)
  • diziplina anitzeko egiten-jakitea dugu
  • enpresa industrialekin sare lotura indartsua
  • eta gure ikasleak


"Elkarrekin ekingo diogu"