Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zure enpresan INGENIARI beharrean zaude? Eman aukera zure langile bati!
Albisteak

Zure enpresan INGENIARI beharrean zaude? Eman aukera zure langile bati!

2017/02/16
UPV/EHUra atxikitako Ingeniaritza DUALAren Unibertsitate Eskolan PROGRAMA MALGUA prestatu dugu Barne Promozioentzat. ZERTAN DATZAN kontatuko dizugu MARTXOAREN 1ean ENPRESA ARDURADUNENTZAT antolatu dugun SAIO TEKNIKOAn.

Zure enpresan ingeniari beharrean zaude?

Zergatik ez diozu ZURE BARNEKO LANGILE fin eta konfidantzazko horri aukera ematen?

Nola egin bateragarri langilearen ikasketak enpresan ez egote minimoarekin?

.
UPV/EHUra atxikitutako Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan PROGRAMA MALGUA landu dugu. Honen bidez enpresak langileen goi-mailako profesionalizazioa lortzen lagundu dezake, negozioaren bilakaeran langilearen inplikazioa eta parte hartzea handituz.

Langileari Ingeniaritzan formakuntza-plan egoki batek enpresan profesionalki hazteko aukera emango dio, trebetasun berriak garatuz, proiektu berritzaileetan parte hartuz eta ardura gehiago bereganatuz.

Gure enpresako langileen ezagutza abantaila garrantzitsua da enpresak behar duen ardura-postu hori betetzeko hautagai egokian inbertsioa egiteko orduan, zeren eta enpresak dagoeneko langilearen lan egiteko modua ezagutzen du, eta baita lanpostu berrian gara lezakeen aukerak.

.

BARNE PROMOZIOAREN PROGRAMA MALGUAren xehetasun guztiak azaltzeko

ENPRESA ARDURADUNENTZAT SAIO TEKNIKOA antolatu dugu:

  • Eguna: 2017ko martxoak 1
  • Ordua: 9:00-10:30
  • Tokia: IMH, Karakate Gela
  • Izen-emateak: Itziar Egiguren, 943748264 telefonoan, ingeniaritza.ehu[abildua]imh.eus edo bete formularioa
  • EGITARAUA: Programa malguaren aurkezpena eta EPC, BRONYMEC eta ULMAren esperientziak. Ikusi hemen...

    INGENIARITZA DUALAREN UNIBERTSITATE ESKOLAK ENPRESAREN NEURRIRA ANTOLATUTAKO FORMAKUNTZA EGOKITUA BIDERATZEN DU, ETA LANGILEEK EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO PROZESU ETA PRODUKTU BERRIKUNTZAN INGENIARITZA GRADUA LORTZEN LAGUNTZEN DU.

     

    Zure enpresan INGENIARI beharrean zaude? Eman aukera zure langile bati!