Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zer ulertzen dute ikasleek Fisikako sarrerako ikasgaietan, lana eta energiaren printzipio orokorraren inguruan?
Albisteak

Zer ulertzen dute ikasleek Fisikako sarrerako ikasgaietan, lana eta energiaren printzipio orokorraren inguruan?

2017/09/12
Lerroburua Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolak eta Tecnológico de Monterreyk elkarlanean Zientzietako Didaktikan Ikerketari buruzko Nazioarteko X Biltzarrean aurkeztu duten posterraren izena da.

Jose Gutierrez Berraondo Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako Zuzendari Pedagogikoa Sevillan izan da pasa den astean Zientzietako Didaktikan Ikerketari buruzko Nazioarteko X Biltzarrean.

Euskal Herriko Unibertsitatearen esparruan eta Mexikoko Monterreyko Teknologikoarekin elkarlanean egindako lanaren posterra aurkeztu zuen bertan. Gaia "zer ulertzen dute ikasleek Fisikako sarrerako ikasgaietan, lana eta energiaren printzipio orokorraren inguruan: bi herrialdetan egindako ikerketa".

"Fisika Orokorreko unibertsitate-ikasturteetan Lan eta Energiaren Printzipio Orokorraren inguruan Ikaskuntza/Irakaskuntza sekuentzia baten diseinu interaktiboa" izeneko doktoretzaren tesiaren eremuan garatu du lanketa hau.

Zer ulertzen dute ikasleek Fisikako sarrerako ikasgaietan, lana eta energiaren printzipio orokorraren inguruan?