Hemen zaude: Hasiera Albisteak Txandakatzearen aldagai giltzarriei buruzko jardunaldia
Albisteak

Txandakatzearen aldagai giltzarriei buruzko jardunaldia

2012/07/12
IMHk, Adegi, Lleidako Unibertsitatea, Incress Innova eta europar adituekin irailaren 12an aurkeztuko du HOBETUZ-LANBIDErentzat egindako ikerketa

Aurkezpena

Euskadi eta estatu mailan geroz eta nabariagoa da prestakuntza dualaren edo txandakatzearen garapenerantz aurrerapausoak emateko borondatea.

Ezarria, adostua edo eta garatua den edonon, txandakako prestakuntzak bere egokitasuna eta erabilgarritasuna adierazten du, laneratze erreminta bezala eta baita hezkuntza-sistema eta sistema sozio-ekonomikoa doitzeko erreminta bezala.

IMHk, Adegi, Lleidako Unibertsitatea, Incress Innova eta europar adituekin elkarlanean eta HOBETUZ-LANBIDEK sustatutako ekintza osagarrien deialdiaren barruan, ikerketa bat garatu du txandakatzearen aldagai giltzarrien inguruan eta datorren irailaren 12an IMHn aurkeztuko du.

Jardunaldi honetan parte hartzen gonbidatzen zaitugu eta antolatuko diren 5 taldeetako baten zure ikuspegiaren ekarpena egiten , non txandakatzearen problematikak landuko diren, esaterako lan kontratua, txandakatze pedagogia, edo finantzaketa.

 

Jardunaldia: Txandakako Prestakuntzaren aldagai giltzarriak

  • Data: 2012/9/12
  • Ordua: 9'00-14'00
  • Tokia: Alberto Ortueta Areto Nagusia, IMH, Elgoibar

Egitaraua

  • 09:00 Joxean Egaña. IMHko Zuzendaria. Harrera eta “txandakatzearen aldagai giltzarrien” Ikerketaren aurkezpena. Metodologia eta emaitzak.
  • 09:20 Carlos Crespo. Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntzaren Sailburuordea. HEZIBI: esperientzia pilotua EAE.
  • 09:40 Isabelle Caradot. CESIren nazioarteko proiektuen arduraduna.Txandakatzea Frantzian: erantzun politikoa laneratzearentzat eta gizarte sustapenerako bidea.
  • 10:00 Ixaka Egurbide. IMHren Txandakako Ingeniaritza Eskolako Zuzendaria. Txandakako Ingeniaritza: Esperientzia bat zeinek ekintzekin frogatzen duen txandakatzearen eraginkortasuna eta kalitatezko enpleguetan duen eragina.
  • 10:30 Lleidako Unibertsitateko Jorgina Roure Doktorea. Txandakatzearen pedagogia.
  • 11:00 Alemaniako Universität Hamburg Unibertsitateko Jens Siemon Doktorea. Prestakuntza dualaren sistemaren ebaluazioa Alemanian eta Europan.
  • 11:30 Frantziako FORMASUPeko Zuzendari Frédéric Sauvage Doktorea. Txandakatzearen gizarte-kostu eta balioa.
  • 12:00 Gosegarria
  • 12:45 Txandakatzearen problematikari buruzko 5 lantalde.
  • 12:45 Pedro Sanchez, LANBIDEren Enplegurako eta Diru-sarrerak bermatzeko Prestakunza zuzendaria. Jardunaldia-ren ondorioak.
Txandakatzearen aldagai giltzarriei buruzko jardunaldia

Albiste erlazionatuak