Hemen zaude: Hasiera Albisteak Txandakako Ingeniaritza Bartzelonan CIDUI 2012an
Albisteak

Txandakako Ingeniaritza Bartzelonan CIDUI 2012an

2012/07/04
Unibertsitate eta berrikuntza Irakaskuntzaren Nazioarteko Biltzarren 7. edizioan, IMHren Ingeniaritza Eskolaren txandakatze kasua aurkeztuko da.

VII CIDUI uztailaren 4, 5 eta 6an burutuko da Universitat Pompeu Fabran  "Unibertsitatea, instituzio bat gizartean" gai orokorrarekin.

Unibertsitate mailako hainbat erakundek parte hartzen duen biltzar esanguratsu honetan, bigarren aldiz parte hartuko du IMHren Txandakako Ingeniaritza Eskolak.Uztailaren 6an, "Txandakako prestakuntzaren instituzionalizazio egiturak eta eta profesionalizazio dinamikak Goi-mailako Hezkuntzan" sinposioan Ixaka Egurbidek, Txandakako Ingeniaritza Eskolako zuzendariak azalduko du Elgoibarko Ingeniaritza Eskolan erabiltzen dugun txandakatze sistema.

Txandakako Ingeniaritza Bartzelonan CIDUI 2012an

Biltzarraren egoitza Bartzelonan