Hemen zaude: Hasiera Albisteak Txandakako IMH Ingeniaritzan proiektuen aurkezpenak
Albisteak

Txandakako IMH Ingeniaritzan proiektuen aurkezpenak

2010/07/22
Txandakako IMH Ingeniaritzako 13. promoziokoek PAMSak aurkeztu dituzte

Atzo, uztailak 21 goizeko 9:00etan hasi eta egun osoan zehar egon ziren Txandakako IMH Ingeniaritzako 13. promoziokoen proiektu aurkezpenak. 2. kurtso honetan garaturiko PAMS-en aurkezpena izan zen. Proiektu guzti hauek enpresa ezberdinetan garatu du lan-talde bakoitzak, bertan gai baten inguruko modelizazioa garatuz.

Ereduak sortzea jarduera zientifiko guztien zati garrantzitsuenetako bat da. Eta modelizatzea ereduak sortzeko jarduerari esaten zaio. Eredua mundu errealean dauden edo gertatzen diren fenomenoen sinplifikazioa da. Sinplifikazio horiek zailak eta konplexuak diren egoerak errazago ulertzeko eta, sarri, aurreikuspenak egin ahal izateko egiten direlarik.