Txandakako IMH Ingeniaritza berriz ere martxan

2011/09/12 15:12:00 GMT+2
Txandakako IMH Ingeniaritzako 16. promozioak 1.go maila hasi du

Txandakako IMH Ingeniaritzako 16. promozioak abiatu du lehen maila. Aste hau "harrera" astea izango da, eta bertan ilusioa, konpromisoa, komunikazioa, lidergotza eta ekimena landuko dute.

Datorren astetik aurrera egunero 8 orduz klaseak izango dituzte, urriak 13tik aurrera enpresako txandakatzea hasi bitartean.

ONGI ETORRI DENOI!