Tianjin Proiektuko Txinatar irakasleen bigarren taldea gure artean

2003/09/14 23:00:00 GMT+1
Pasa den irailaren 12an lehen taldeari agurra egiten bagenion, oraingoan ongietorria ematen diogu bigarrenari. 7 irakasleek hiru hilabeteetan zehar prestakuntza teknikoa izango dute diseinu eta fabrikazio arloetan.

Joan-etorri guzti honek orain dela urte batzuetaraino eramaten gaitu, gure lantegietatik guztira 5 txinatar talde igaro bait genituen.

95-96-97 urteetan egon ziren gure artea. Bere garaian, Espainiako agintariek expoteknia batean Txinako gobernuari laguntza eskeini zion eta laguntza hau teknikarien kontrol numerikoko programazioaren prestakuntzan bihurtu zen. ICEX-ek (Kanpo Merkataritzarako Espainiako Institutua) eta AFMk eskatuta horretan jardun zuen beraz IMHk.

Urte batzuk geroago, AFMtik eta oraingoan Proschools-ek lidergoa eramanaz, Txinarekin elkarlanean jarraitzeko asmoa berreskuratu zen: Tianjin-en zegoen ikastetxe Alemaniarra berregin da, eraikin berria altsatuz, makina berriak sartuz, prestakuntza iraunkorra irakusteko irakasleak prestatuz eta guztia kudeatzeko zuzendariak prestatuz. Formazio atala IMHri dagokio.