SNAFOT Makina Erremintaren Museoan

2011/10/20 13:31:00 GMT+1
Makina Erremintaren Museoak Frantziako Ebaketa Erreminten Zorroztaileen Sindikatuko bisita jaso du

Azaroak 14an, ostirala, Frantziako Ebaketa Erreminten Zorroztaileen Sindikatua (SNAFOT) izan zen Euskal Herrian. Guztira, Frantzia osoko 20 pertsona etorri ziren.

Lehendabizi Izar ebaketa erramintak egiten dituen enpresan izan ziren bisitan.

Ondoren, arratsaldean, Makina Erremintaren Museoa ikusteko aukera izan zuten. Elgoibar inguruko historia industrialari buruzko bideo labur bat ikusi ondoren, aurreko mendeko makina artetik ibiltzeko aukera izan zuten.