SEA, ADEGI eta CEBEKen txandakatzeari buruzko jardunaldiak

2012/10/15 23:00:00 GMT+1
Enpresa elkarteek antolatutako jardunaldietan parte hartu du IMH-Incresseko zuzendariak "Txandakako prestakuntza: Enpresarentzat interesgarria den eredua" hitzaldiarekin

ADEGI-k, CEBEK eta SEA enpresari elkarteek, enpresei zuzendutako jardunaldiak antolatu dituzte,  irailaren 28an Lanbideko Administrazio Kontseiluak onartutako HEZIBI, Euskadiko Lanbide-Heziketaren eredu berriak eskaintzen dituen onurak ezagutarazteko, eta era berean, programa hau oinarritzen den Prestakuntzarako eta Ikasketarako kontratu berria ere aurkezteko.

Jardunaldian Mariano Iriarte, Incresseko zuzendariak parte hartu du, IMHk, Ingeniaritza Dualean eta Ikasi eta Lan Programan Txandakako pedagogian urteetan izandako esperientzia azaldu eta hausnarketa egiteko.

Bihar izango da azken saioa, Cebek-ek antolatutakoa.