Saio teknikoa: IMHko nobedadeak enpresentzako zerbitzu eta proiektuetan eta indarrean dauden laguntzak.

Lehiakorragoa izan nahi duzu? Zure enpresaren lehiakortasuna handitzeko behar dituen soluzioei aurre egiteko ematen ditugun azken zerbitzu-proiektuak aurkeztuko dizkizugu eta horretarako dauden laguntzen berri emango dizugu Makina Erremintaren Institutuan martxoaren 4an.

SAIO TEKNIKOA

IMHko nobedadeak enpresentzako zerbitzu eta proiektuetan eta indarrean dauden laguntzak.

2014ko Martxoak 4 / Makina Erremintaren Institutua, Elgoibar.

IZEN EMATEAK:  Bete formularioa, bidali mezua imh[abildua]imh.es helbidera edo deitu telefonoz 94744132 (Eider Iriondo).

EGITARAUA:

  • 15.30 Aurkezpena. Joxean Egaña
  • 15.40 AsmaolaPlus Sare berria: LHko 5 ikastetxe batuta zure enpresako berrikuntza proiektuak ahalbidetzeko aukera zabala. Fermin Lazkano
  • 16:15 Itaun sareko formazio-zerbitzu berria enpresentzat. Roberto Altzerreka
  • 16:30 Neurrirako profil profesionalak: enpresako langileen gaitasuna hobetu, indartu eta barneratu. Zigor Esnaola.
  • 16:45 Lehiakortasunaren hobekuntza balio eta gaitasun giltzarrien garapenaren bidez. Esperientzia praktikoak. Inma Garbayo eta Iker Jausoro
    (Incress)
  • 17:15 Laguntzak zerbitzu-proiektuak bideratzeko. Zigor Esnaola.
  • 17:30 Amaiera. Hitzaldian aipatutako proiektuen demostrazioak lantegian egingo dira makinetan. Fermin Lazkano.