Sahararen aldeko produktu bilketa

2011/05/12 09:54:00 GMT+2
Saharara karabana solidarioan bidaltzeko produktu bilketa egingo da maiatzaren 23tik 27ra bitartean IMHn
Urtarrilaren bukaeran, IMH egunean egin zen bezala, oraingoan ere Saharara karabana solidarioan bidaltzeko produktu bilketa egingo da IMHn. Maiatzaren 23tik 27ra bitartean, produktuak uzteko tokitxo bat egongo da egokituta IMHko kopiagintzaren ondoan.

Guztion aportazioa asko eskertuko da.

Mila esker aldez aurretik!