Hemen zaude: Hasiera Albisteak Quivacolor-IMH hitzarmena
Albisteak

Quivacolor-IMH hitzarmena

2018/01/09
Urte askotako elkarlana berritu dugu Industriarentzat produktu kimikoak ekoizten dituen Itziarko enpresarekin.

Azken bost urtetan mantendu dugun hitzarmena berritu dugu gaur QUIVACOLOR enpresarekin. Horretako Javier Pozuelo izan dugu gaur IMHn Aitor Muniozgurenekin, hitzarmena sinatzen.

Industriarentzat produktu kimikoak ekoizten dituen Itziarko enpresak olio hozgarri, hidrauliko eta koipeztatzekoak prezio oso berezian ematen dizkigu, guk Quivacolorri aitortza publikoa egitearen truke.

Eskerrik asko QUIVACOLOR enpresari bere elkarlana eta eskaintzagatik.

Quivacolor-IMH hitzarmena