Prozesu eta Produktuen Berrikuntza Ingeniaritza Gradu berriaren inaugurazioa

2012/09/20 23:00:00 GMT+1
Elgoibarko IMHren Txandakako Ingeniaritza Eskolak 2012-2013 ikasturtearen irekiera ospatu du

IMHn burutu berri den 2012-2013 ikasturteko irekiera ofizialak esanahi berezia du txandakako prestakuntzaren ibilbidearentzat. Iaz UPV/EHUra atxikitzea lortu ondoren, IMHren Txandakako Ingeniaritza Eskolak Prozesu eta Produkturen Berrikuntza Ingeniaria gradu berria abiatu du.  Espainiako unibertsitate sisteman enpresa eta ikastetxearen arteko txandakatzean oinarritutako lehen titulua izango da.

Ekitaldia Elgoibarko IMHren Alberto Ortueta aretoan burutu da eta bertan parte hartu dute Ixaka Egurbide Txandakako Ingeniaritza Eskolaren Zuzendariak, Alfredo Etxeberria Elgoibarko Alkateak, Martin Garitano Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiak, Xabier Ortueta AFMren Zuzendari Nagusiak, Cristina Uriarte Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordeak, Pedro Luis Arias  Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordeak.

Agintariekin batera gradu berriko lehen promozioko ikasleak eta proiektuan parte hartu duten enpresa eta erakundeen ordezkariak bertaratu dira.

Ekitaldiko kronika www.elgoibarren.net webgunearen eskutik