Hemen zaude: Hasiera Albisteak Proiektuen Kudeaketa eta Zuzendaritzan profesionalizatzeko ikastaroa
Albisteak

Proiektuen Kudeaketa eta Zuzendaritzan profesionalizatzeko ikastaroa

2011/09/15
AFMk eta IMHk edizio berri bat antolatu dute Proiektu-kudeaketaren prestakuntzarako. PMI metodologian oinarrituta, 35 ordutan garatuko da irailean Elgoibarko IMHren instalazioetan eta PMAk (Project Management Asesores) emanda.

Deskargatu  eskuorria hemen...

Proiektu Burua gure enpresetan gainazaleratzen ari den profiletako bat da. Gure produktuen pertsonalizazioa, bezeroarekiko orientazioa, merkatu berriak agertzea, aldaketaren kudeaeta etabarrek eragiten dute gure erakundeentan kudeatzaile bat beharrezkoa izatea, erraz egokitu eta proiektuen arrakasta bermatuko duena.

ZER LORTUKO DA PRESTAKUNTZA HONEN BIDEZ?

Programa amaitzean, ikaslea gai izango da eraginkorki proiektuen arrakastarako gakoak ezartzen:

  • Proiektu Zuzendaritzaren teknikak, erremintak eta praktika onak inplementatu
  • Bezeroen asebetetzea handitu entrega-epe egokiekin
  • Barneko eta kontratuko errekerimenduak bete
  • Proiektuen ikuspegi globala izatea eta honela lehentasunak kudeatu ahal izatea
  • Baliabide urriak erabiltzea (denbora, dirua, pertsonala, …)
  • Baliabideen errendimendua hobetu eta lan karga admnistratiboa murriztu
  • Hiztegi komuna oinarritzat duen komunikazio egokia ezarri
  • Balio erantsiko txostenak garatu, planifikatutako datuak proiektuaren benetako egoerarekin alderatuz. Honela erabakiak hartzea ahalbideratuko da, datu objektibo eta egokien eta abarreko informazioaren bidez.

¿Norentzat da?

Lan jardunagatik edo garapen profesionalagatik beharrezkoa duten erakundeko pertsona guztientzat, eta bereziki, proiektu-buru funtzioa duten edo proiektu-taldeetan parte hartzen duten pertsonentzat.

Dokumentazioa

Programak diharduen bitartean ikasleari dokumentazio mardula emango zaio saioen jarraipena errazteko eta, horrez gain ondoren, lanean, laguntza-informazio bezala erabili ahal izateko.

Nork emango du Ikastaroa?

PMA (Project Management Asesores), Project Management Institute-en bidez Global REP, 2760 zenbakiarekin ziurtatutako enpresa.

Prestakuntzaren garapena

Bost saiotan egingo da, 4 jardunaldi oso eta beste jardunaldi erdi bat, irailaren 26, 27 eta 28an eta urriaren 3 eta 4an. 

Informazio gehiago Prestakuntza agendan

 

Ikasle guztiek tutoria zerbitzu bat izango dute posta elektronikoaren bidez, parte-hartzaileek zalantza guztiak argitu ditzaten baita lan profesionalean dihardutenean ere, eta prestakuntza amaitu ondoren 3 hilabetez luzatuko da.

Tokia: IMH

Ikastaroaren matrikula:

1.500€ (IMHBAZKIDEtuentzat= 1.425€)

Finantziazio iturriak

  • Gizarte Segurantza kuoten bidez prestakuntza hobariak. Gizarte Segurantzan kotizatzen duten enpresek erabili ahal izango dute prestakuntzarako duten kreditua ikastaro honetan.
  • Ekintza estrategikoentzat laguntzak. HOBETUZen 2011 deialdia. Deialdi hau datorren abuztuaren 4an argitaratuko da EHAAn. Plantilan 35 edo langile gehiago dituzten enpresek eskatu ahal izango dituzte. Eskaera epea 2011ko irailaren 23an amaituko da. Informazio gehiago

Laguntza hauei buruzko informazio gehiago eta nola aplikatzen diren jakin nahi baduzu, galde iezaguzu (943744132 Ane Iriondo)