Hemen zaude: Hasiera Albisteak Prestakuntza hobarien sistema. Kreditu erabilgarria eguneratu
Albisteak

Prestakuntza hobarien sistema. Kreditu erabilgarria eguneratu

2009/06/23
Ekainaren 25etik aurrera Enpleguan Prestatzeko Fundazio Tripartitak (FTFE) honakoen gaineko informazioa eguneratuko ditu: aurreko urteko batez besteko langileak, lanbide heziketako kuota eta (TGSS) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak emandako datuen araberako kotizazio kontuak.
FTFEk web-gunean adierazita, ekainaren 24an zehar informazio hori eguneratuko da.

Honela, enpresei haien langileentzako ikastaroak egiteagatik dagokien hobariaren aplikazioa erraztuko zaie, 2009 urterako duten kreditua jakingo baitute.

Martxoaren 16tik abian da enpresek eta erakundeek langilentzat ematen edo garatzen dituzten ikastaroen jakinarazpenak egiteko aplikazioa. 2009ko apirilaren 19ra arteko gabezialdia dute enpresek. Urtarrilaren 1a eta apirilaren 19a artean abiatu diren prestakuntza-talde eta banakako prestakuntza-baimen guztiak urte osoan zehar jakinarazi ahal izango dira, eta TGSSn hobaria egin aurretik. Apirilaren 20tik, berau barne,  aurrera abiatutako prestakuntza,  TAS/2307/2007Aginduak xedatutako epeak bete beharko ditu.

Informazio iturria: FTFE

Albiste osoa: