Prestakuntza Duala eta LH Zentru eta ETEen arteko harremanen eremu berrien inguruko jardunaldia

2013/06/19 23:00:00 GMT+1
IMHk udazkenean antolatuko du jardunaldi hau, estatuko Administrazio Publiko, Ikastetxe, Unibertsitate eta Enpresa-Elkarteentzat.

Egun prestakuntza-zentru eta enpresaren arteko binomioa inoiz baino beharrezkoa egin zaigu.  Geroz eta nabariagoa da aurrerapausoak emateko nahia, prestakuntza duala, eta prestakuntza-zentru eta enpresaren arteko harremana erraztuko duen esparrua sortzeko garapenerantz.

Enpresa eta ikastetxearen arteko elkarreragitea sustatzeak elkarlan eta elkarren-arteko babesa ahalbideratzen du, honek sortarazten dituen onurekin: enpresekin berrikuntza proiektuetan elkarlanean diharduten ikastetxeak, lan eta ekonomi ingurune aldakorretan jarduteko beharrezkoak diren teknika ,  trebezia eta ezagutzak izango dituzten etorkizuneko langileak prestatzen,...

Jardunaldietako lehen saioak Prestakuntza Dualaren eredua ezartzeko prozesuaren hastapenerako gakoak emango ditu. Bigarren jardunaldia Lanbide Heziketako Ikastetxeetatik enpresekiko balio-ekarpeneko eredu berria transferitzen oinarrituko da.