Nola ikasten dira Zikloak IMHn?

2016/01/07 00:00:00 GMT+1
Bideo honetan Maria eta Asier ikasleek azaltzen digute nola ikasten ari diren Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko zikloa, erronken bidez.

Bideoan Maria Isasmendi eta Asier Elizburu heziketa zikloetako 1. mailako ikasleek labur azaltzen digute nola ikasten ari diren.

Urte berriarekin batera informazio saioak antolatu ditugu IMHn, Heziketa Zikloak eta/edo Ingeniaritza Duala nola ikasten den ezagutzeko aukera izango duzu IMHra etorrita.

Heziketa Ziklo bakoitzaren berri gehiago ezagutu nahi baduzu, baieztatu zure etorrera, ondoren hobekien egokitzen zaizun saioetan:

HEZIKETA ZIKLOAK eta INGENIARITZA: MAIATZAK 21, larunbata, 11:00etan, IMHko Areto Nagusian.

- Etorriko zarela baieztatzeko deitu 943744132 telefonora, Amaia Ansolari (heziketa zikloak 943748265) edo Itziar Egigureni (ingeniaritza duala 943748264).

HURRENGO SAIO GEHIAGO IMHn, sartu hemen eta aukeratu zurea..