Nola egin eragiketak on line finantza-erakundeekin, Miramon Enpresa Digitalaren mintegi-zikloen proposamen berria

2005/05/09 23:00:00 GMT+1
(Donostia, 2005ko maiatzaren 9an). Datorren maiatzaren 19an Elgoibarko autonomoek eta mikroenpresek Miramon Enpresa Digitalak antolatutako hurrengo mintegi-zikloak izango dituzte. Aurreko aldietan eginda bezala, mintegia Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan izango da 18:00etan.

Miramon digitala...

Asko dira egunero-egunero enpresek finantza-erakundeekin egiten dituzten eragiketak, edozein izanik ere beren neurria: ordainagiriak helbideratzea, ordainketak, kobrantza, transferentziak. Orain dela ez urte askora arte nahitaezkoa zen finantza-erakundera bisitaldia egitea noizean behin. Orain, Interneti esker, tokiz aldatu gabe egin ditzakegu eragiketa horiek guztiak, noiznahi. Azken batean, teknologia berriekin, atal honi dagokionez, denbora eta kostuak aurreztu egiten ditugu.

Izena eman nahi dutenek edo informazio gehiago izan nahi dutenek 902 252 595 telefono-zenbakira dei dezakete, edo mezua bidali cursos@miramondigital.com helbidera.

Gainera, oraindik SPRIk eta Enpresa Digitalak biok batera argitaratu duten bilduma teknologikoa lehenengo 2 aleak eskuratzeko aukera izango da. Hemendik aurrera aterako diren liburuxkak jasotzeko modua eskainiko da baita. 2 eskuliburu hauen izenburuak “Zer egin birus informatikoen aurrean” eta “Zabor-posta nola eragotzi” dira.

Mintegi-ziklo hau eGipuzkoa 2005 ekintza-planaren eta Euskadi Informazioaren Gizartean planaren —hurrenez hurren Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutakoen— baitan kokatzen da, izan ere, horien helburu da, beste hainbaten artean, Gipuzkoa lurralde aurreratua izatea enpresak informazioaren gizartean sartzeari dagokionez, konektatzeko aukerak eta merkataritza elektronikoa garatzearen bidez, hain zuzen ere. Helburu horretan sakontzeko, hain justu, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, Miramon Enpresa Digitalaren bidez, beren ohiko jardun-eremutik, Donostiako Parke Teknologikoan gauzatzen denetik, harantzago joan eta beren prestakuntza-lana zabaltzearen aldeko apustua egin dute ikasturte honetan. Horretarako, autonomo eta mikroenpresei zuzendutako mintegiak antolatu dituzte Gipuzkoako hainbat udalerritan.

Enpresa Digitala Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena da eta honakoak ditu helburu nagusi: enpresaren barneko eragileak sentsibilizatzea eta prestatzea, informazioaren eta komunikazioen teknologia berriak erabiltzea lehiarako zein garrantzitsua den ohar daitezen, eta informazioaren gizarterako bidean aurrera egitea. Horrezaz gain, sarean negozio berriak garatzen laguntzea, ekonomia berriko profesionalei gaikuntza eta laguntza eskainiz.

Prentsa-harremanetarako: Silvia Turné 616 11 25 80