Nola berreskuratu zure dirua. Prestakuntzaren hobari-sistema

2012/12/13 01:00:00 GMT+2
Datorren Abenduaren 17tik aurrera 2013. urterako Enpresen Preskuntzarako Hobari-Sistemaren Aplikazio Telematikoa martxan egotea aurreikusita dago.

Modu bizkor eta erraz batean lanbide-heziketagatik Gizarte Segurantzara kotizatzen duten enpresek prestakuntzan inbertitutako dirua berreskuratzeko aukera daukate, Gizarte Segurantzako kotizazio-buletinetatik dagokion diru kopurua deskontatuz.

Enplegu prestakuntzarako Hiruko Fundazioak (FTFE) datorren Abenduaren 17tik aurrera 2013. urterako Enpresen prestakuntzarako hobari-sistemaren aplikazioa martxan egotea aurreikusita dauka, beraz 2013. urtean ez da gabezia denboraldirik egongo.

Enpresek laguntza hauek zuzenean kudeatu ditzakete edo baita enpresen elkartzeen bitartez. Modu honetan enpresa parte-hartzaileei jakinarazpenak, dokumentuen kudeaketa, hobaritzeko diru kopuruen kalkulua etab. kudeatzen dizkie, haien prestakuntza finantzatzeko aukera erraztuz.

IMHk 2004. urtetik “IMHren Enpresa-Taldea” eratuta dauka eta enpresa parte-hartzaileek IMHren bitartez egiten dituzte hobariak jasotzeko kudeaketa guztiak.

IMHren Enpresa-Taldean sartzea nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan hemen edo 943744132 telefono zenbakira deituz.

Zein prestakuntzari aplika dakizkioke hobari hauek?
Hobari hauek enpresek langileentzat garatzen dituzten edozein prestakuntzatan aplikatu daitezke:

  • Makina berrien hornitzaileek emandako prestakuntza

  • Enpresako langileek emandako barne prestakuntza

  • Kanpokoek emandako prestakuntza (prestakuntza zentruak, akademiak, aholkularitzak...):

    • Hizkuntzak

    • Lan arriskuen prebentzioa

    • Prestakuntza teknikoa

    • etab.

2012. URTEKO HOBARIAK

2012. urteko prestakuntzetarako aplikazioa 2013. urteko urtarrilaren 31rarte erabilgarri egongo da.

GARRANTZITSUA: Enpresek prestakuntzaren amaiera komunikatu beharra daukate hobariak kotizazioetan aplikatu ahalko izateko. Komunikazio hauek egiteko epea Abenduko kotizazio-buletina aurkezteko azken egunean bukatuko da.