Hemen zaude: Hasiera Albisteak Nazioarteko Mintegia: LANBIDE HEZIKETA, IRAKASKUNTZA ERABERRITZEN
Albisteak

Nazioarteko Mintegia: LANBIDE HEZIKETA, IRAKASKUNTZA ERABERRITZEN

2006/11/07
POPBL-Project Organized and Problem Based Learning metodologiak aplikatzen dituzten lau erakunderen esperientziak aurkeztu eta Lanbide Heziketa barrutian metodologia hauen erabilgarritasuna azalduko da.

MINTEGIKO HITZALDIAK:

  • Faculty of Engineering, Science and Medicine, University of Aalborg (Denmark)
  • Goi Eskola Politeknikoa (Mondragon Unibertstiatea)
  • Huhezi (Mondragon Unibertsitatea, Eskoriatza Faculty)
  • IMH

||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||

AGENDA

  • 2006ko azaroak 28, asteartea
  • Goizeko 11.00etan
  • Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko Areto Nagusian.

EGITARAUA: IMH - Elgoibar | 2006ko azaroak 28, 11:00etan.

 

Jardunaldian aldi-bereko itzulpen zerbitzua egongo da (inglesa-gaztelera eta euskara-gaztelera).

||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||

Nazioarteko Mintegia, Lanbide Heziketa, Irakaskuntza Eraberritzen Nazioarteko Mintegia, Elgoibarko IMH - Makina Erremintaren Institutuko POI (Proiektuetan Oinarritatuko Irakaskuntza) proiektuan kokatzen da.

Nazioarteko mintegiaren helburuak dira:

  • POPBL metodologiak aplikatzen dituzten lau erakunderen esperientziak azaldu eta ezagutarazi metodologia honen erabilgarritasuna Lanbide Heziketa barrutian.
  • Informazio elkartruke eta gerta daitezkeen kolaborazio-entzat bilgunea sustatu.

POI, IMHk ezarritako hezkuntza proiektu berrian kokatua dago, GUNEKA kolaborazio testuinguruan, non Bergara, Usurbil, Tolosa eta Irungo Bidasoa ikastetxeekin parte hartzen duen. Mekanizazio Bidezko Zikloko irakasle talde batek darama proiektuaren lidergotasuna, eta Ikasgelaren antolamendua eta irakaslearen rola eraldatzeko helburua du. Hauek, antolamendu eta funtzionamendu berriak garatzeko GUNEKAk ikastetxeetan sustatzen diharduen estrategian integratutako bi erronka dira, hain zuzen.

POIren helburua da enpresek eskatzen duten profil profesionala garatzea, etorkizuneko teknikariek bete beharreko gaitasun tekniko, balore eta jarrerekin; horretarako ikaslean oinarritutako metodologia garatzen du, irakasle taldearen tutoretzaren bidez irakasi-ikasi prozesuan ematen diren esperientziak elkarrekin partekatu ahal izateko.

Jardunaldian, IMHko POI kasuaz gain, hiru esperientzia aipagarriak aurkeztuko dira:

  • Aalborg University, metodologiaren rreferente aitzindaria eta esperientzia zabala duena.
  • Eskola Politeknikoa, Mendeberri erronka estrategikoa dela eta.
  • HUHEZI, Magisteritza fakultatean metodologiaren inplantazioa eta garapen esanguratsua.
Nazioarteko Mintegia: LANBIDE HEZIKETA, IRAKASKUNTZA ERABERRITZEN