Hemen zaude: Hasiera Albisteak Namibiako Enbaxadoreak IMH bisitatu du
Albisteak

Namibiako Enbaxadoreak IMH bisitatu du

2014/09/08
Jorge Arevalo Lanbide Heziketako Sailburuordeak egin dio harrera Namibiako ordezkaritzari

Frieda Nangula Ithete Namibiako Enbaxadoreak bisitatu gaitu gaur IMHn. Enbaxadorearekin batera etorri dira Richwell Lukonga Prestakuntza Gaietarako Zuzendaria, eta maiatzaren 29an Euskal Lanbide Heziketaren Nazioarteko Biltzarreko atzerritarrekin batera bisitatu gintuen merkataritza eta inbertsioetako sustapen arduraduna den Mohamed Saleh.

Bisitari harrera Jorge Arevalo Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordeak egin dio IMHko arduradunekin batera eta Euskal Lanbide Heziketari buruzko azalpenak eman dizkio.