Hemen zaude: Hasiera Albisteak Multitask didaktikoaren integrazioa 4.0 industrian, Dualiza Bankiak saritutako proiektua
Albisteak

Multitask didaktikoaren integrazioa 4.0 industrian, Dualiza Bankiak saritutako proiektua

2018/05/15
IMHren "Multitask makina didaktikoaren sentsorizazioa 4.0 industrian integratzeko" proiektua izan da @Bankia-ren "Dualiza Laguntzak" sarien irabazleetako bat ‏

FPempresa Espainiako lanbide heziketako ikastetxeen elkarteak eta Bankia Fundazioak "Dualiza Laguntzak" lehen deialdia egin dute, enplegagarritasuna sustatu eta Espainiako enplegagarritasuna eta hezkuntza- eta enpresa-lehiakortasuna sustatuko duten proiektuak saritzeko.

Lehen deialdi honetan 36 proiektu aukeratu dituzte, 13 erkidegoetakoak. Euskal erkidegoan 3 saritu dira, hauen artean IMHkoa:

  • Ataza anitzeko (multitask) makina didaktikoaren sentsorizazioa, industria 4.0 eremuan integratua izateko. Honen bidez mekanizazio prozesua automatizatzea eta ekoizpen prozesuaren efizientzia hobetzea da helburua, sortzen den informazioa bilduz eta landuz.
Multitask didaktikoaren integrazioa 4.0 industrian, Dualiza Bankiak saritutako proiektua

Multitask makina didaktikoa heziketa zikloetako espezializazioko ikasleek erabili dute erronka bat lantzeko