MSI Malaysian Spanish Institute-ko zuzendaritza ikastaroaren amaiera

2003/07/23 00:00:00 GMT+2
Joan den 2003ko uztailaren 23an, Makina Erremintaren Institutuan egindako Prestakuntza Integraletako Ikastetxeen Zuzendaritza ikastaroaren bukaerako ekitaldia egin zen Elgoibarko Udaletxean, MSI Proiektuaren barrutian.

Ekitaldia, Alkateordea den Miguel Angel Mujikak burutu zuen eta bertan parte hartu zuten, Conteseko Presidentea eta IMHko Zuzendaria den Joxean Egañak, IMH Presidentea eta AFMko (Makina Erremintaren Fabrikatzaileen Elkartea) Zuzendari Nagusia den Alberto Ortuetak, Zuzendaritza ikastaroaren Koordinatzailea, Ixaka Egurbidek, Malasiako Gobernuko Hezkuntza Ministerioko Lanbide Heziketako Zuzendari ordea eta MARAko ordezkaria den Ghazale Bahari eta IMHko irakasle eta teknikariak.

Titulua jaso dutenak, malasia-espainiako ikastetxeko irakasleek eta Lanbide Heziketako Zuzendari ordea berak, prestakuntza egokitua jaso dute bi hilabete t’erdian, Pertsonen Gestioa eta Zuzendaritzako trebetasunei buruzko egitarauaren arabera, zuzendaritza lanetan gaitasuna lortuz.

Beraien egonaldian Nazioarteko Lanbide Heziketako III Biltzarrean parte hartu dute, eta euskal erakunde ofizialak eta makina erremintaren sektoreko fabrikatzaileak bisitatu dituzte.

Informazio gehiago: Edurne Bilbao - 943 74 82 80 - edurne@imh.es

Mesedez, gogoratu helbide berria: www.imh.es