Molde eta trokeletan ABIADURA HANDIKO MEKANIZAZIOAri buruzko JARDUNALDIA

2004/11/22 01:00:00 GMT+2
Teknikerrekin elkarlanean, datorren azaroaren 29rako IMHk abiadura handiari buruzko demostrazio mintegia antolatu du. Interesatuek webaren bidez eman dezakete izena edo 943744132 telefonora deituz.

Enpresei zuzendua, industri ingurunean punta-puntakoa den mekanizazio prozesu berri honen erakustaldia antolatu du Makina Erremintaren Institutuak , bere lantegian sartu berri duen abiadura handiko makinak ekarri duen teknologiaz eta ezagutzaz baliatuz.

Abiadura handiko mekanizazioa, manufaktura industrian, kontzeptu iraultza ari da eragiten. Gaur arte nahikoak ziren mekanizazio prozesuak zaharkituta geratu dira, ebaketa erreminta berriak eta mekanizazio estrategia berriak sortu direlako eta makina-erremintak gero eta azkarragoak eta zehatzagoak direlako.

Abiadura handiaren bidez, moldeak mekanizatzeko denbora murriztapen nabarmenak lortzen dira.

Teknologia berrietan ongi prestatutako ikasle promozio berriei bultzada emateko asmoz, Makina Erremintaren Institutuak punta-puntako ekipamendua sartu du berriki, gero eta lehiakorragoa den industri inguruneari erantzuteko bereziki.

Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketa Sailburuordetzak 2003 urtean proiektua martxan jarri zuen eta IMHk Euskadiko beste 6 zentruk bezala, abiadura handiko makina sartu zuen bere lantegian.

Helburu nagusia dokumentazio teknikoa sortu eta ondoren hezkuntza sisteman sartzea litzateke, dagokion irakasleak prestatuz. Proiektuak ere ikastetxe eta enpresen arteko zubi bihurtzea nahi du.

Egun langileak mota honetako mekanizazioan prestatzeko hutsune handia dago. Horregatik IMHk proiektu honen bitartez ondorengoa lortu nahi du:

  • Abiadura handiko mekanizazioaren estrategiak barneratu, gero ikasleei eta enpreseei irakasteko.
  • CAM sistema ahaltsua erabili.
  • Mekanizazio honetan erabiltzen diren erremintei buruzko ezagutza zabala izan.
  • Enpresei zerbitzu teknikoa eskeini.

Jardunaldietara etortzeko interesa duenak izena eman dezake 943744132 telefonora deituz imh@imh.es postara mezua bidaliz edo 943744153 fax zenbakira idatziz.

Jardunaldia dohainik da eta plaza mugatuak ditu (20 lagun).