Malaysian Spanish Institute: bisita eta proiektuaren aurrerapausoak

2004/04/28 23:00:00 GMT+1
MARAko eta UniKL-ko arduradunak Contes-IMH zuzenean ezagutu dute eta enpresa eta erakunde publikoak bisitatu dituzte.

Malaysian Spanish Institute – MSI Proiektuaren barrutian hezkuntza ordezkaritza batek IMHko instalakuntzak eta proiektuak ezagutu ditu apirilaren azken astean. Etorritakoak MSI-Kuala Lumpur Universityko ordezkariak, MARAko Lanbide Heziketa Sailekoak (Malaysiako Gobernuko azpi-erakundea) eta MSIko ko-zuzendari Espainiarra izan dira. Egonaldian sektoreko enpresa eta ikastetxeak bisitatu dituzte eta Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Zuzendariarekin bilera izan dute.

Contes-IMHk Malaysiako ikastetxea zuzentzen du 3 pertsona bertan dituela: ko-zuzendaria eta bi aditu industrial (mekanikoa eta elektronikoa). Egun, epe-motzera lanean dihardute "erregulazioa eta kontrola" eta "molde eta trokelen fabrikazioa"ri buruzko beste bi adituk.

Contes-IMHk Malasiar-Espainiar ikastetxea martxan jartzen eta asistentzia teknikoa ematen parte hartzen du, Espainika eta Malaysiako gobernuen arteko hitzarmenaren arabera. Proiektu honetan Contes-IMHri asistentzia teknikoa eta ko-zuzendaritza dagokio.

Argazkiak...