Malasiatar zuzendarien prestakuntza

2003/05/26 00:00:00 GMT+2
Malaysian Spanish Institute – MSIko instruktore eta Malasiako Gobernuko Lanbide Heziketako Zuzendariordeak osatutako taldeak prestakuntza ikastaroa egiten ari dira IMHn.

Prestakuntza, 2003ko maiatza, ekaina eta uztailaren zehar egingo da eta malasiar-espainiar ikastetxeko zuzendaritza lanetan gaitasuna lortzeko egingo dute, Pertsonen Gestioa eta Zuzendaritzako trebetasunei buruzko egitarauaren arabera. Beraien egonaldian euskal erakunde ofizialak eta makina erremintaren sektoreko fabrikatzaileak bisitatuko dituzte.