Hemen zaude: Hasiera Albisteak Makina Erremintaren XX. Biltzarrak fabrikazio aurreratuaren arloa landuko du
Albisteak

Makina Erremintaren XX. Biltzarrak fabrikazio aurreratuaren arloa landuko du

2014/12/22
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak hartuko du AFM-INVEMAk antolatutako biltzarra ekainaren 10, 11 eta 12an.

Fabrikazio- eta mekanizazio-teknologiarik aurreratuenen sektorean diharduten hainbat enpresak, ikerketa-zentrok eta prestakuntza-zentrok parte hartuko dute Makina Erremintaren eta Fabrikazio Teknologien XX. Biltzarrean. Donostiako Teknologia Parkean egingo da, 2015eko ekainaren 10etik 12ra.

Fabrikazio aurreratuaren alorrean interes eta gaurkotasun handiena duten gaiei buruzko hitzaldi teknikoak eskainiko dira, eta foro bikaina izango da parte-hartzaileen artean harremanak zein elkarlana finkatzeko. Horrez gain, enpresaburu, teknikari, ikertzaile, zientzialari, ikasle eta irakasleek euren esperientziak partekatu ahalko dituzte. Mahai-inguruetan, manufaktura-sektoreko gai berrienak jorratuko dira, hala nola “Industria 4.0” kontzeptua, Fabrikazio gehigarria eta “Zero akatseko” fabrikazioa. Azalpenezko gune erakargarria eta posterrak biltzen dituen gunea ere egongo dira, non teknologia berriak ez ezik, benetako garapen ukigaiak ere erakutsiko diren.

1976tik, INVEMA unitate teknologikoaren bidez, AFM elkarteak bi urtetik behin antolatzen du Makina Erreminten eta Fabrikazio Teknologien Biltzarra. Ekoizpen-teknologiarik aurreratuenen inguruko ezagutza elkartrukatzeko gunea da; bertan, sektoreko azken aurrerapenak aurkezten dira, produkzio-prozesuetan aplika daitezen.

Hainbat zentro teknologikok –besteak beste, Ideko eta Tekniker zentroek ordezkatzen duten IK4 Aliantza, Tecnalia, Aotek eta Koniker–, inguruko unibertsitaterik garrantzitsuenek –UPV/EHU, Tecnun, Mondragon Unibertsitatea eta IMH, kasu–, Fabrikazio Ingeniaritzako Espainiako Elkarteak eta manufaktura-sektoreko enpresa aitzindariek urteak daramatzate AFMrekin lankidetzan, eduki zientifikoak egituratzeko eta fabrikazio aurreratuan espezialista diren teknikariei gai aurreratu eta interesgarrienak aurkezteko.

Makina Erremintaren XX. Biltzarrak fabrikazio aurreratuaren arloa landuko du