Hemen zaude: Hasiera Albisteak Makina Erremintaren Museoko 20. urteurrena ospatu dugu Lehendakariarekin batera
Albisteak

Makina Erremintaren Museoko 20. urteurrena ospatu dugu Lehendakariarekin batera

2019/02/27
Ekitaldian Museoko arduradunek Lamot Grabatuari buruzko liburua aurkeztu dute eta tradiziozko ogibideen erakusketa egin da.

Argazkia: Barren

Elgoibarko Makina  Erremintaren  Museoak  20.  urteurrena  ospatu  du   otsailaren 27an,    eta    bertan    izan    da    Iñigo    Urkullu    lehendakaria,    museoaren    presidente Rafael Barrenechearekin  eta  Pedro  Ortuondo  eta  Bea  Ansola  zuzendariekin  batera.

 

Museoan antolatu den tradiziozko  lanbideen erakustaldi  bat  ikusi  dute zuzenean,  eta  egun  museoaren  errementerian erakusgai dagoen Lamoten grabatuaren aurkezpenean  izan dira. Museoa   bisitatu   eta   gero,   IMHn   hitzaldien atalak jarraitu du Rafael Barrenechea, museoaren presidente; Ane  Beitia,  Elgoibarko  alkate eta Xabier  Ortueta, IMHren  presidente eta  AFM  Clusterraren zuzendari nagusiaren eskutik. Ekitaldi   instituzionalari   amaiera   emateko,   industriak   eta   makina-erremintak Euskadiko  jarduera  ekonomikoan  eta  gureindustria-eta  kultura-ondarean  betetzen  duten  zeregina nabarmendu du lehendakariak. Jarraian,  Manuel  Lage  automobilgintzako  adituak  hitzaldi  bat  eman  du  «Automobilaren  historia Espainian:  ikuspegi  berria»  izenburupean,  etorkizunari  begira  automobilgintzari  buruz  zer  ikuskera duen azaltzeko.

Hainbat gonbidatu izan dira ekitaldian, Museoko lagun eta enpresa eta erakundeetako ordezkariak: Cristina Uriarte, Hezkuntza sailburua;   Iñigo   Ucín,   Mondragon   Korporazioko presidentea;  Mª  José  Tellería,  Kulturako  zuzendaria  eta  Antton  Tomasena,  Berrikuntza,  Teknologia eta  Nazioartekotzeko  zuzendari  nagusia,  Gipuzkoako  Foru  Aldundikoak  biak  ala  biak;  César  Arriola, Danobatgroup taldeko presidentea; Rafael Idígoras, Soraluce kooperatibakoa; Danobatgroup taldeko Pello  Rodríguez;  Maherholding  taldeko  Iñaki  Torrecilla, eta  Ixaka  Egurbide,  IMHko zuzendari nagusia, beste askoren artean .

LAMOT GRABATUAREN LIBURUA: Erosi nahi baduzu (12€), jar zaitez harremanetan Museoarekin 943 74 84 56 telefonoan edo bea@museoa.eus helbidean.