Hemen zaude: Hasiera Albisteak Makina Erremintaren Museoak 20 urte bete ditu
Albisteak

Makina Erremintaren Museoak 20 urte bete ditu

2019/01/11
Urteurrena ospatzeko antolatu diren hurrengo ekintzak ezagutu itzazu.
Makina Erremintaren Museoak 20 urte bete ditu: ZORIONAK!

Hainbat ekintza burutuko dira, hona hemen pare baten berri:

- Urtarrilaren 28tik otsailaren 10 arte Piriniotako burdina eta siderurgiari lotutako ondare industrialari buruzko erakusketa ibiltaria izango da Museoan. Erakusketaren baitan bi saio gidatu egingo dira 31an, 10:30etan euskarazkoa eta 16:00etan gaztelaniazkoa, doan. Saio hauetarako izena eman behar da Museoan (museoa@imh.eus - 943748456)

- Urteurreneko ekitaldi ofiziala otsailaren 27an ospatuko da: Goizeko 10:00etan hasiko da IMHko Areto Nagusian, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria bertan izango delarik.

Esteka honetan entzun dezakezue Pedro Ortuondori, museoaren proiektua sortu zenetik izan den zuzendariari, EuskadiIrratiako Amarauna saioko Xabier Sukiak egindako elkarrizketa. http://www.museoa.eus/eu/elgoibarko-makina-erremintaren-museoak-20-urte/

Aspaldian Museotik pasa gabe zaudela? Oraindik ez duzula ikusi? Ezagutu Museoa ;-) museoa.eus
Makina Erremintaren Museoak 20 urte bete ditu